Aitor Elizegi eta Isabel Isazelaia, 2008ko Aste Nagusiko pregoilari eta txupinlari

Bizkaie! 2008-08-11 15:28

Bilboko Jai Batzordeak Aitor Elizegi sukaldaria eta Isabel Isazelaia konpartsaria izentau ditu modu ofizialean, hurranez hurran, 2008ko Aste Nagusiko pregoilari eta txupinlari. Aurkezpena Bilboko Udaletxean egin dabe gaur.

Bilboko Jai Batzordeak Aitor Elizegi sukaldaria eta Isabel Isazelaia konpartsaria izentau ditu, hurranez hurran, 2008ko Aste Nagusiko pregoilari eta txupinlari.

'Gustu, ikusmen eta usaimenaren bidez sentsazinoak transmitiduten ohituta dagoan santutxuar chef ospetsua Aste Nagusiko esperientziak eta sentsazinoak transmitiduteko persona ezin hobea da', dinoe Udaleko iturriek Elizegiren ganean. Pozik agertu da sukaldaria datorren zapatuan, abuztuak 16, pregoia irakurtea berari egokitu jakolako. Isazelaia txupinlariak, bere aldetik, txupina botatea erantzukizun handia dala esan dau baina, 'pozik nago eta egunotan esfortzu itzela egingo dot momentu oro nire eginbeharrak beteteko'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu