Bilboko Aste Nagusian genero indarkeriari aurre egiteko plana aurkeztu dabe

Bizkaie! 2008-08-14 12:04

'Genero erasoen kontadorea zeroan jarteko' helburuagaz, Konpartsek 8.000 txartel jarriko ditue eskura Arenalean. Udalak inprimiduta, genero erasoei aurre egiteko larrialdietarako telefonoak agiri dira bertan eta egoera horreetan jarraitu beharreko protokoloa jasoten dabe, hau da, Bilboko Konpartsek sortutako protokoloa.

Isabel Sanchez Robles Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako zinegotziak Nekane Alonso Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Herritarren zinegotziak eta Bilboko Konpartsetako kideek 2008ko Aste Nagusian erakunde bien artean genero indarkeriaren kontra antolatu dituen neurrien barri emon dabe.

'Genero erasoen kontadorea zeroan jarteko'helburuagaz, Konpartsek 8.000 txartel jarriko ditue eskura Arenalean. Udalak inprimiduta, genero erasoei aurre egiteko larrialdietarako telefonoak agiri dira bertan eta egoera horreetan jarraitu beharreko protokoloa jasoten dabe, hau da, Bilboko Konpartsek sortutako protokoloa.

'Bai beti da bai. Ez beti da ez' goiburuagaz batera, 24 ordutan martxan izango diran laguntzinorako telefonoak be agiri dira txartel horreetan: 092 eta 112 Udaltzaingoaren telefonoa eta Gizarte Zerbitzuen Larrialdietarako telefonoa (944 70 14 60).

Bestalde, tratu txarrak jaso dituen emakumeek omenaldia jasoko dabe jaietako programearen barruan, abuztuaren 21eko 00:00etan antolatu dan Cristina del Valle abeslariaren kontzertuagaz. Bilbon aurkeztuko dauen 'Tiempos rotos' ikuskizunean dago orain buru-belarri sartuta Amistades Peligrosas taldeko abeslari ohia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu