Jaurlaritzeak 1,7 miloe euro banatuko ditu euskera planak garatzeko
2008-08-12 14:35 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzak EAEko udaletako euskera arloetan banatuko dituan diru-laguntzinoak Gaintzako Udalak jasoko dituan 928 eurotik Irungo Udalak jasoko dituan 89.370 eurora doaz.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ehundik gora udalek eta mankomunidadek jasoko ditue Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak herrietan euskerearen erabilerea bultzatu eta toki administrazinoetan euskera planak garatzeko emongo dituan diru-laguntzinoak. Patxi Baztarrikak zuzentzen dauen Sailburuordetzeak 1,7 miloe euro banatuko ditu danetara.
Eusko Jaurlaritzak arlo horretan banatuko dituan diru-laguntzinoak Gaintzako Udalak jasoko dituan 928 eurotik Irungo Udalak jasoko dituan 89.370 eurora doaz.
Irunez gain, ondoko udalek jasoko ditue diru-laguntzinoa handienak: Getxok, 67.696 euro; Bilbok, 60.000 euro; Gasteizek, 57.540 euro; Lasarte-Oriak, 50.061 euro; Donostiak, 50.000 euro; Bergarak, 49.488 euro; Bermeok, 44.403 euro; Azpeitiak, 44.333 euro; Tolosak, 42.047 euro eta Gernikak, 34.437 euro. Ganera, Aretxabaletak, Etxebarrik eta Zaldibarrek 30.000 euroko diru-laguntzino bana jasoko dabe.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 15.000 eta 30.000 euro arteko diru-laguntzak emongo deutsie honako udalei: Abanto, Aiara, Arrasate, Basauri, Beasain, Durango, Eibar, Elgoibar, Getaria, Idiazabal, Leioa, Mungia, Oiartzun, Ondarroa, Ordizia, Sopela, Soraluze, Urretxu, Usurbil, Zizurkil, Zumaia eta Zumarra. Uribe Kosta Mankomunidadeak be jasoko dau laguntzinoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!