Berri Txarrak nafarrek Gernikan emongo deutse amaierea 'Jaio. Musika. Hil' bira luzeari

Bizkaie! 2008-08-12 14:43   Musikea

Euskal talde batek sekula egin dauen birarik handiena izan da talde nafarrarena, ia 200 kontzertugaz, Suitza, Espainia, Alemania, Austria, Japonia eta Frantzia lako 15 herrialde ingurutan. Azken kontzertua abuztuaren 16an izango da, 22:00etan.

Berri Txarrak hirukoteak zapatu honetan amaituko dau, Gernikan, 'Jaio.Musika.Hil' diskoa aurkezteko azken hiru urteotan egindako birea. Euskal talde batek sekula egin dauen birarik handiena izan da talde nafarrarena, ia 200 kontzertugaz, Suitza, Espainia, Alemania, Austria, Japonia eta Frantzia lako 15 herrialde ingurutan.

Azken kontzertua Gernikan izango da, abuztuaren 16an, 22:00etan. Taldearen esanetan 'guretzat, Gernika herri berezia da'. Astra eraikinean grabau eben 'Zertarako Amestu' ikus-entzunekoaren zati garrantzisu bat. 'Gernikak Historian dauen pisua garrantzitsua da eta guk ez dogu hori ahaztuten. Horrexegatik, ilusio berezia egiten deusku emonaldi berezi hau bertan egiteak, Gernikan amaitzea ez da-eta kasualidade hutsa'.

Ganera, Rubio baju-jotzaileak agur esango deutso taldeari Gernikako kontzertu bereziagaz, eta 'sasoi bat atzean itxi eta barri bat' zabalduko da taldean, disko barriari begira. Zapatuko Gernikako emonaldiaren ostean jakinarazoko dau Urbizu anaien taldeak ze asmo dituen, www.berritxarrak.netwebgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu