Lauroba laukote donostiarrak lehenengo diskoa kaleratuko dau irailean

Bizkaie! 2008-08-13 10:57   Musikea

Gor Diskak-ek urtero ataraten dauen 'Aurtengo gorakada' hamargarren bilduman 'Ez nintzen irten behar' abestia kaleratu ostean kaleratuko dau Lauroba taldeak bere lehenengo lana.

Lauroba laukote donostiarrak datorren irailean argitaratuko dau 'Gauari gauarekin' izenburuko bere lehenengo diskoa, Gor diskoetxearen eskutik.

Gor Diskak-ek urtero ataraten dauen 'Aurtengo gorakada' hamargarren bilduman 'Ez nintzen irten behar' abestia kaleratu ostean kaleratuko dau Lauroba taldeak bere lehenengo lana. Halanda be, honezkero Laurobak badauka lan bat argitaratuta, lau kantaz osotutakoa, baina irailean kaleratuko dauena disko osoagoa da.

Diskoetxeko iturriek iragarri dabenez, diskoak pop rock estiloko 14 kanta izango ditu eta Karlos 'Txap' Osinaga izan da produkzino lanetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu