Txina onena... orain arte

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-08-18 11:47   Bidaide

Duda barik, Txinaren Joko Olinpikoak dira, bakar-bakarrik. Domina-zerrendeari begiradatxua egitea besterik ez da behar harrituta geratzeko. Eta kaleetako giroa be itzela da. Pekinek ahalegin guztiak egin ditu munduaren aurrean ondo baino hobeto agertzeko eta lortu dauela autortu behar da.

Duda barik, Txinaren Joko Olinpikoak dira, bakar-bakarrik. Domina-zerrendeari begiradatxua egitea besterik ez da behar harrituta geratzeko. Eta kaleetako giroa be itzela da. Pekinek ahalegin guztiak egin ditu munduaren aurrean ondo baino hobeto agertzeko eta lortu dauela autortu behar da. Ganera, aurreikuspen guztien kontra, Olinpiaden lehenengo astearen amaieran zerua urdin egon zan, agintariek agindu eben moduan, ordura arte sekula bete ez arren.

Jokoen erdialdean, honezkero atletismo lehiaketea hasita dago. Arlo horretan, txinatar ereserkia ez dogu askotan entzungo, ez, behintzat, orain arte moduan, eta gitxiago ganera Liu Xiang atleteak izandako lesinoaren ostean. Igitaia eta mailua batetik eta zutabeak eta izarrak bestetik, nor baino nor dabiz domina-zerrendan.

Helburu hori erraza izango litzateke Txinarentzat Michael Phelps izeneko mutikoa existiduko ez balitz. Bera, bakar-bakarrik, domina-zerrendako laugarren postuan dago eta CNN telebista-katearen itzelezko jarraipenak erakusten dauen legez, Bush presidenteak be autografoak eskatzen deutsoz. Hori bai, ugerlariaren garaipenak beti dagoz polemikaz inguratuta, akaso inbidiagaitik, Speedo bainujantzia dala batetik edo dopaje kontuak dirala bestetik. Oraingoz, egunean 12.000 kaloria irunsten dituala baino ez dakigu.

Lehenengo aste honetan, bat baino gehiago baragarri geratu da. Ustez, nerbioak jota erretirau zan txirrindulari espainiarra baina odol analisiek jakinarazo euskuen EPOak eragindako ondorioakaitik bueltau zala etxera. Jokoen hasiera ekitaldian ustez zoragarri abestu eban eta danak liluratuta itxi zituan neskatilatxuak be autortu eban berak ez ebala ezta nota bat bera be abestu. Hagin motzak eta behar baino kilotxu batzuk gehiago zituan beste batek abestu eban eta arrazoi horreekaitik itxi eben kanpoan. Eta Zhang Yimou zuzendariaren ikuskizunagaz lotuta be, jakin izan da ustez su artifizialek eragindako pausuen irudiak, benetan, efektu berezien ondorio zirala. Banengoan ba, ni, etxetik ez zala suziririk ikusten. Asko digitalak ziran... Azkenik, Gobernua be baragarri geratu da ze Tibeten independentziaren aldeko protesta batean irudiak hartzen egoan kazetari ingeles baten atxiloketa basatia mundu guztiak ikusi dau.

Baina trabak traba, XXIX. Olinpiadea sekulako ikuskizuna da. Ez dodaz sekula txinako uritarrak hain zoriontsu eta irribartsu ikusi, danak telebistari adi-adi. Etxeetan, zelaietan, kaleetako pantaila erraldoien aurrean (munduko pantailarik handiena tartean)... Magiak eraginda moduan, auto-pilaketak desagertu egin dira eta Pekinen usain ona dagoala esan daiteke. Eta, uste dot, polemikak polemika, jagokonari jagokona autortzea beharrezkoa dala.

Hobekuntzen artean, jatekoen garbitasuna dago. Orain, jatetxe guztiek platerak, zotzak... esterilizetan ditue eta bezeroari plastikozko boltsetan ailegetan jakoz, kalidade ziurtagiriagaz. Kaleak be garbi-garbi dagoz, lehenago zaborra tonaka pilatzen zan bitartean. Eta ezinezkoa egia bihurtu da: pekindarrek ez dabe txistua edonon botaten, eskuko telefonotik bajuago egiten dabe berba eta eskuzabaltasuna zer dan ikasi dabe. Mirariak existiduten dira, beraz, eta alkarri lotutako kolorezko bost uztaigaz batera datoz.

Zeru urdinak zenbat irauten dauen itxaron beharko da eta, horregaz batera, aldaketeak nondik-nora joko dauen. Atzoko zaparradea ez eben, bada, zilarrezko nitrato tiroek eragingo? Hurrengo artikuluan jakingo dogu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu