Azken urteotan legez, Bilboko Aste Nagusiko programea doban jaso daiteke eskuko telefonoan

Bizkaie! 2008-08-13 15:29

Bilboko Aste Nagusiko ekitaldi, ordutegi eta jaietako programearen ganeko azken barriak eskuko telefonoan doban jasoteko aukerea egongo da, hainbat puntu finkotan eta jaietako eremuan bertan Bluetooth teknologia bidezko Beamzone igorleei esker (sistemea soinean daroen personak).

Bilboko Aste Nagusiko ekitaldi, ordutegi eta jaietako programearen ganeko azken barriak eskuko telefonoan doban jasoteko aukerea egongo da, hainbat puntu finkotan eta jaietako eremuan bertan Bluetooth teknologia bidezko Beamzone igorleei esker (sistemea soinean daroen personak).

Telefonoak, kontzertu eta musika ekitaldien mapa, Gautxoriaren ordutegiak edo pantaila-babesle bat jaietako kartelagaz eta Mari Jaiaren abestiaren musika eta letrea jaso daitezke, besteak beste, telefonoan.

Bilboko Udalbatzak ekimen hori martxan jarten dauen laugarren aldia da. Herritar guztientzako proiektua da, baina batez be gaztei zuzenduta dago, horreek diralako Gautxori eta Bilbobuseko erabiltzaile nagusiak eta eskuko telefonoentzako zerbitzuak gehien kontsumiduten dituenak.

Honezkero martxan dago zerbitzua eta aukera bi dagoz: Bilbobuseko bost geltokitako Informazino Terminaletan (TIP) instalauko diran Beamzone igorleetara hurreratzea edo igorle eroangarria soinean daroen hiru personetako bat topau arte itxaron. Igorle eroangarri horreek jai-eremuetan ibiliko dira, abuztuaren 16, 17, 19, 21 eta 22an, 20:00etatik 00:00etara.


Igazko datuak

2007an, bi aste baino gitxiagotan, Bluetootheko puntu finkoetatik 4.501 bisita jaso ziran, eta danetara 7.601 deskarga. Horretarako sortutako webguneak 4.365 bisita erregistrau zituan eta eskuragarri egozan hiru edukien 3.221 deskarga egin ziran Internetez. Ganera, 66 pertsonek jaietako programa GPRS bidez jaso eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu