Naturearen ganeko munduko argazki onenen erakusketea dago ikusgai Gernika-Lumon

Bizkaie! 2008-08-12 12:42

'Shell Wildlife Photographer of the Year 2007' lehiaketako irudi irabazleen aukeraketa batek osotzen dau erakusketea eta Euskal Herria Museoan izango da irailaren 27ra bitartean.

BBC Wildlife Magazine-k eta Londreseko Natural History Museum-ek antolatutako 'Naturaren argazkilariak 2008' erakusketea jarri dau ikusgai Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Gernikako Euskal Herria Museoan irailaren 27ra bitartean.

'Shell Wildlife Photographer of the Year 2007' lehiaketako irudi irabazleen aukeraketa batek osotzen dau erakusketea. 'Naturearen ganean egiten dan argazki-lehiaketa garrantzitsuena eta ospetsuena da Shell Wildlife Photographer', dinoe foru erakundeko iturriek.

Nazinoarteko epaimahai batek izan dau 78 herrialdetatik jasotako 32.300 obren artean argazki saridunak aukeratzeko ardurea. 'Argazkiek lurraren, naturearen, aniztasunaren, edertasunaren eta ikusgarritasunaren ikuspegi parebakoa eskaintzen dabe'.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kuktura Sailak bosgarrenez ekarri ditu Bizkaira naturearen ganean munduan egiten dan argazki-lehiaketa garrantzitsuenaren eta ezagunenaren irudi irabazleak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu