Royal de Luxe, Deambulants eta Ball de Diables Llacuna Lekeitioko XVII. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdian

Bizkaie! 2006-07-04 02:00   Kulturea

Eidaberen ‘Kanpanolue’ eta Teatro Trapero del Rioren ‘Erdi Aroko Kondaira’ lan barriak eta ‘Antzar Jokua’, Jaialdiaren ekoizpen propioa, Edorta Jimenezen ideian oinarrituz, Hortzmuga taldearen lana be lehenengoz ikusiko dira Lekeition garagarrilaren 7tik 9ra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nomada artean galduta

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2006-07-04 02:00   Bidaide

Mongolian egondako aste biak gure bizitzako emozionanteenak izan dira. Ulaan Baatar uriburu arriskutsutik urten eta gitxira konturatu ginan aurretik geunkan bidaiak ez eukala uriagaz ezelako zerikusirik.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

‘Musika-Lur’ ikastaroetan ikasitakoak entzungai Gasteizen, Donostian eta Gernikan

Bizkaie! 2006-07-04 02:00   Musikea

Montajea garagarrilaren 17ra arte landuko dabe eta hilaren 18an aurkeztuko da Gasteizko Vital Kutxako Kultura Aretoan, 19an Donostiako Kutxakoan eta 20an Gernikako Lizeo Antzokian. Hiru kontzertuak arratsaldeko zortzietan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da. Helburua publikoari ‘gaur eguneko musikea’ deritxana uste baino askoz erakargarriagoa izan daitekeela erakustea da.

Munduko I. Capoeira Txapelketea Bilbon garagarrilaren 5etik 9ra

Bizkaie! 2006-07-04 02:00

Munduko I. Capoeira Txapelketea gaur hasiko da Bilbon eta domekara bitartean egingo da, 1.500 lagunen partaidetzeagaz.

Euskaltzaindiak eta BBK Fundazinoak Aizpea Goenaga eta Joseba Azkarraga saritu ditu

Bizkaie! 2006-07-04 02:00   sariak-autortzak

Goenagaren Santxa Kondesa lanari emon deutse Toribio Altzaga antzerki-saria. Azkarragaren Mendebaldearen mintzo mindua lanak Mikel Zarate saio-saria jaso dau Aurelia Arkotxaren, Adolfo Arejitaren eta Antton Aranbururen eskutik.

Buenos Aireseko Raucheko euskal etxeak ofizialtasuna lortu dau

Bizkaie! 2006-07-04 02:00   Euskaldunak munduan

Errekonozimentu horregaz, zentroak zuzendaritza batzordeetako aldaketa guztiak eta alkarte mailako alde guztiak jakinarazo beharko deutsoz Jaurlaritzeari. Jaurlaritzeak, beraren aldetik, euskal gizataldeakaz dituan hartu-emonak hobeto koordinau ahal izateko behar dituan datu guztiak eskatu ahal izango deutsoz.

Badatoz zezenak... zuhur ibili!

Angel Dominguez 2006-07-03 02:00   Begi betegarri

Euskal Herriko Unibersidadeak lege-testu nagusiak euskeratuko ditu ‘Legeak-Leyes’ bilduman

Bizkaie! 2006-07-03 02:00   Euskerea berbagai

EHUk eta Eusko Jaurlaritzearen Justizia Sailak euskerearen normalizazinoa arlo guztietara zabaltzearen alde hartu eben konpromisoak dakarren ekimena izan da hau.

Euskerearen ganeko ikerlanen artxiboa

Bizkaie! 2006-07-03 02:00

Artxiker euskerearen ganeko ikerlanak batzen eta zabaltzen dituan nazinoarteko liburutegi elektroniko barria da. Hiru bersino ditu: euskerazkoa, ingelesezkoa eta frantsesezkoa.

‘Oinetakoa. Arrasto bat historian’ erakusketea Bilboko Euskal Museoan

Bizkaie! 2006-07-03 02:00   Kulturea

Oinetakoen historia ezagutu ahal izango dogu Eldako Oinetakoen Museoaren erakusketa ikusgarri honetan. Bilboko Euskal Museoan egongo da ikusgai garagarrilaren 4tik urriaren 15era bitartean.

Atzera begirako erakusketa bat da oinetakoen gaur arteko historiari buruz, eta 115 oinetako egongo dira ikusgai orden kronologikoaren arabera antolatuta.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Sozialistak Euskal Herrian

Asier Madarieta Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria 2006-07-03 02:00

Ehun eta hogei urte pasau dira baina oraindino gogor dirau. Ehun eta hogei urte Bilboko Agrupación Socialista (Sozialisten Taldea) eratu zanetik, 1886ko garagarrilaren 11n. Artikuluaren asmoa sozialistak Euskal Herrian eta, batez be, Bizkaian izandako hasierak erakustea da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Roberto San Salvador: ‘Aisialdia baliabide ekonomikoakaz lotzea arriskutsua da'

Koldo Isusi Zuazo 2006-07-03 02:00   Barriketan

Galdakoztarra, Deustuko Unibersidadeko Aisialdiko Ikasketen Institutuko zuzendaria, Doktorea, historialari, geografoa eta irakaslea, aisialdiko jokera eta enparauetan aditua.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bizkaiko sei enpresek hartuko dabe parte New Yorkeko Summer Fancy Food azokan

Bizkaie! 2006-07-03 02:00   Euskaldunak munduan

Sei enpresa bizkaitarrek hartuko dabe parte garagarrilaren 9tik 11ra bitartean New Yorken egingo dan Summer Fancy Food elikagaigintza, gourmet eta delicatessen alorretako enpresei zuzenduriko azokan.

La doublure

Joseba Terreros 2006-07-03 02:00   Zinema kritikak

Honako hau gizarte satiran oinarrituriko komedia klasiko baizen interesgarri eta barregarria dogu. Pelikula honetan zuzendariak sakelako telefonoen, lerdokeria kronikoaren eta dirudun barrien aro basati honen ganean daukan eszeptizismo kronikoa agiri da.

XI. Euskal Herria Zuzenean

Bizkaie! 2006-06-30 02:00   Musikea

Zuberoako Idauze-Mendiko zelaietan, musikea protagonista nagusia dala, XI. aldiz milaka lagun batzea da asmoa eta aurreko urteetako datuak gogoan hartuta, 20 bat mila lagun hurreratu daitekez aurten be gaur, bihar eta etzi (bagilaren 30etik garagarrilaren 2ra) EHZ jaialdira.

Dieta Mediterraneoa: frutak, entsaladak eta barazkiak

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2006-06-30 02:00   Jan edanak

Pasa dan artikuluan dieta mediterraneoaz berbetan hasi ginan, oliba orioaz hain zuzen be. Orain, fruta eta barazkien inguruan egingo dogu berba.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘1876-1914: Euskal Herria bidegurutzean’: Aramaioko V. Uda Ikastaroak

Bizkaie! 2006-06-30 02:00

Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailak eta Aramaioko Udalak, Euskal Herriko Unibersidadearen babespean, V. Uda Ikastaroa antolatu dabe, ‘1876-1914: Euskal Herria bidegurutzean’ izenburupean. Ikastaro hau Ibarrako Kultur Etxean (Aramaion) egingo da, lau egunetan, 2006eko garagarrilaren 3tik (astelehena) 6ra (eguena), arratsaldeko 4retatik 8rak arte.

‘Txorixak galduta egozanian’ dokumentala ikusgai

Joseba Terreros 2006-06-30 02:00   Barriak

Dokumentalak hausnartzera bultzatu gura ditu ikusleak eta horretarako baserriaren inguruko bizimodua erakutsiko deutse. Zuzendariak urtebete egin eban Zumarragako Oraa baserrian biziten.

UEMA Eguna'06 Alegian garagarrilaren 2an

Bizkaie! 2006-06-30 02:00   Euskerea berbagai

Tolosaldeko herriak hartuko dau aurten UEMA Eguna. Jaialdiaz gan, Alegia UEMA ko kide izentauko dabe egunean bertan Udalbatzak onartu ostean eta, era horretara, UEMA ko 52. udalerria izango da.

III. Bertso Paper Lehiaketearen irabazleak Terra Mitican

Bizkaie! 2006-06-30 02:00   Bertsolaritzea

Sabino Arana Kultur Elkargoak antolatzen dauen eskola-umeentzako bertsoen lehiaketeak aurten 300 bat parte-hartzaile izan ditu.