EAEk eta Vermont estaduak (AEB) nekazaritzearen garapen iraunkorraren ganeko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2008-08-04 11:22   Euskaldunak munduan

Topaketea Vermonteko uriburuan egin da, Montpelier-en. Nekazaritza eroangarriaren inguruan Vermont erreferentzia garrantzitsua da nazinoarte mailan.

Luis Miguel Macias Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Garapeneko sailburuordeak lankidetza-hitzarmena sinatu dau Jim Douglas Vermont estaduko (AEB) gobernadoreagaz, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) eta Vermontek nekazaritzako elikaduraren garapen iraunkorreko proiektuak alkarrekin sustatzeko. Nekazaritza eroangarriaren inguruan Vermont erreferentzia garrantzitsua da nazinoarte mailan.

Topaketea Vermonteko uriburuan egin da, Montpelier-en. Bertan izan dira Nekazaritza, Elikadura eta Merkatuen Agentziaren idazkari Roger N. Allbeey-egaz lan egin daben Euskadiko ordezkariak. Vermontek elikadurearen kalidadearen sustapenean eta artisau produktuen eta produktu estandarizauen arteko merkataritza-arloko bereizketa hobetzearen ganean daben esperientzia ezagutzeko aukerea izan dabe.

Ganera, kontsumitzailearen, produktorearen eta merkataritza txikiaren arteko lankidetzearen aldeko gizarte-dinamikak be sakon aztertu ditue.

Ordezkari estatubatuarrak urrian egingo dabe bisitea EAEra, nekazaritza ekologikoa lako produkzino-gaien inguruan, produktorearen eta kontsumitzailearen arteko zuzeneko loturea aztertzeko helburuagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu