Naiara Garai eta Marina Hernaez akordeoi-jotzaileek kontzertua eskainiko dabe Bermeon

z 2008-08-05 11:45   Musikea

Bermeoko XXIII. Nazinoarteko Musika Astea hirugarren jardunaldia beteko dau gaur. Akordeoi-kontzertua Andra Mari eleizan izango, 20:00etan. E. Elgar, Y. Takahashi, A. Piazzolla, D. Scarlatti eta A. Alberdiren piezak interpretauko ditue.

Bermeoko XXIII. Nazinoarteko Musika Astea hirugarren jardunaldia beteko dau gaur, Naiara Garai eta Marina Hernaez akordeoi-jotzaileen emonaldiagaz. Kontzertua Andra Mari eleizan izango, 20:00etan. E. Elgar, Y. Takahashi, A. Piazzolla, D. Scarlatti eta A. Alberdiren piezak interpretauko ditue.

Naiara Garai Agirrek (Bermeo, 1981) Bermeoko Musika Kontserbatorioan hasi zituan akordeoi ikasketak. Gero, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan sartu zan eta erdi mailako ikasketak 2003an amaitu zituan.

2006an, Gipuzkoako XXVII. Akordeoi Lehiaketan parte hartu eban, Arrasaten, eta senior mailako bigarren lekua lortu eban; 2007an Villa de Cedeira Akordeoi Lehiaketan izan zan, kategoria bereko bigarren lekua lortuz; urte berean bira bat egin eban Mexikon, Aretxabaletako Akordeoi Orkestreagaz batera; bira horretan bakarlari legez jo eban.

Bestalde, Marina Hernaez Mendizabal (Hondarribia, 1984) hainbat lehiaketatan saritu dabe eta kontzertuak eskaini ditu, besteak beste, Alemanian (2007) eta Donostiako Musika Hamabostaldiko 68. ekitaldian (Donostia, 2007), Interprete Gazteen Zikloaren barruan.

Datozan egunotan, besteak beste, Pello Ramirez musikari ezaguna izango da Bermeon, kontzertua eskaintzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu