Gitxienez 12 mendizale hil dira K2 mendian izandako edur-jauzi baten ondorioz
2008-08-04 11:44Hildakoen eta desagertutakoen artean ez dago euskaldunik, baina istripua izan eta ordu batzuk lehenago, Alberto Zerain mendizale arabarra bertatik pasau da. Gailurrera ailegau diranen artean, arabarra da kanpamentura bizirik ailegau dan bakarra.

Himalayako mendirik arriskutsuenean (munduko bigarren mendirik altuena 8.611 metrogaz) orain dala egun bi jazotako edur-jauzi baten ondorioz gitxienez bederatzi lagun hil dira eta lau desagertuta dagoz.
Hildakoen eta desagertutakoen artean ez dago euskaldunik, baina istripua izan eta ordu batzuk lehenago, Alberto Zerain mendizale arabarra bertatik pasau da. Gailurrera ailegau diranen artean, arabarra da kanpamentura bizirik ailegau dan bakarra.
Alberto Zerainek istripua izan dauen espedizino taldearekin urten eban zapatuan, abuztuak 2, eguerdiko ordubatean hirugarren kanpamentutik. Astiro-astiro, besteak atzean geratzen joan ziran, Alberto Zerain arratsaldeko 15:00etan ailegau zan gailurrera eta kanpamentura bueltan ailegau arte ez zen jazotakoaz ohartu, han jakin eban istripuaren barri.
Edur-jauzi batek bete-betean atrapau zituan 18 mendizale. Horreetatik, gitxienez hamabi hil egin dira eta gainontzekoak desagertuta dagoz oraindino. Orduak aurrera egin ahala, datu eta zifra barriak dagoz hildakoen eta desagertutakoen kopuruaren inguruan, izan be, informazino-agentzia batzuen arabera, 11 dira hildakoak.
Hildakoen artean, munduko hainbat herrialdetako (Korea, Pakistan, Nepal, Serbia, Herbehereak eta Norvegia) mendizaleak dagoz, baita sherpak be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!