Bilboko Aste Nagusiak folklore, gastronomia eta kirol arloetako 50 jarduera baino gehiago eskainiko ditu
2008-08-05 11:39Ekintza guztien artean, Bilboko 24 erraldoien bilketa nabarmendu dabe Bilboko Udaletik; abuztuaren 17an izango da, 12:30ean, Arriaga Plazan. Ganera, txiki eta helduen gozamenerako, Bilboko erraldoiak Euskal Museoaren klaustroan izango dira ikusgai Aste Nagusian osoan.
Bilboko Aste Nagusiko 30. edizinoak folklore, gastronomia eta kirol arloetako 50 jarduera baino gehiago eskainiko ditu abuztuaren 17tik 24ra bitartean, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.
Ekintza guztien artean, Bilboko 24 erraldoien bilketa nabarmendu dabe Bilboko Udaletik; abuztuaren 17an izango da, 12:30ean, Arriaga Plazan. Ganera, txiki eta helduen gozamenerako, Bilboko erraldoiak Euskal Museoaren klaustroan izango dira ikusgai Aste Nagusian osoan.
Bestalde, 'Bilbao Hiria' estropaden 31. edizinoa, txirrindularitza, uri krosa, 'Aste Nagusia' Pelota Txapelketea edo xake txapelketea eta herri kirolen erakustaldiak dira jaien bederatzi egunetarako antolatu diran kirol proposamenenetako batzuk.
Ganera, goizeko gastronomia lehiaketakaz batera, Areatzan eta Alde Zaharrean euskal folklore eta kulturearen erakusgarri diran hainbat ekitaldi preparau dira: bertsolariak Santiago Plazan, txistulariak, euskal jantzak, bertoko musika-tresnen erakusketak eta erromeriak edota erraldoi eta buruhandiekin kalejirak Areatzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!