Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren % 65ak frutea jaten dau egunero

Bizkaie! 2008-08-06 15:14   Jan edanak

Halanda be, barazkien kasuan portzentaje hori % 30ekoa baino ez da, 2007. urteari jagokozan Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko datuen arabera.

2007. urteari jagokozan Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren % 65ak frutea jaten dau egunero, baina barazkien kasuan portzentaje hori % 30ekoa baino ez da.

Ikerketearen arabera, emakumeek gizonek baino fruta, barazki eta arrain gehiago jaten dabe egunero, eta gizonezkoek gurago ditue okelea eta hestebeteak.

Gizonen % 91k eta emakumeen % 87k lekak jaten ditue astean gitxienez behin edo birritan. Horrezaz ganera, EAEko populazinoaren % 85ak dino egunero jaten dituala esnekiak eta ogia edo zerealak.

Gozokien eguneroko kontsumoaren portzentajea % 30era ailegau zan 2007. urtean, eta hestebeteena % 9ra sexu biak hartzen dituan azterketa osoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu