Bilbainaden XX. Lehiaketako irabazleek abuztuaren 22an jasoko ditue sariak

Bizkaie! 2008-07-30 11:48   Musikea

Carmen Marquesen 'Con galones' eta Xabier Zamudioren 'Berton Bilbao' lanek irabazi ditue, hurrenez hurren, gaztelaniazko eta euskerazko sariak, hau da, 850na euro. Zortzi akzesitek 400 euroko saria eta plaka oroigarria jasoko ditue.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen Bilbainada lehiaketearen XX. edizinoko epaimahaiak jakinarazo ditu euskarazko eta gaztelaniazko arloetako irabazleak eta, horregaz batera, zortzi akzesit banatu ditu Bilboko jatorrizko herri-kantuen errepertorioa barritzea helburu dauen lehiaketearen barruan. Danetara, 40 konposaketa aurkeztu dira.

Carmen Marquesen 'Con galones' eta Xabier Zamudioren 'Berton Bilbao' lanek irabazi ditue, hurrenez hurren, gaztelaniazko eta euskerazko sariak, hau da, 850na euro. Zortzi akzesitek 400 euroko saria eta plaka oroigarria jasoko ditue.

Genero honetako ohitureari jarraituz, saritutako abestietan sasoi bateko erreferentziak eta uriko ohiturak dira nagusi, baita uriko sinbolo tradizionalak be, Athletic edo Udal Bandea berbarako. Aurten, halanda be, Bilbao Basket saskibaloi taldearen kirol arrakastea eta turisten etorrerea lako fenomeno barriak be agiri dira.

Lehiaketa honek 5.000 euro inguru banatzen ditu sarietan eta aukera bikaina eskaintzen dau Botxoko kantutegi tradizionala erabarritu eta 100 urtetik gorako tradizino hau bizibarritu ahal izateko. Irabazleek Aste Nagusiko egun nagusian jasoko ditue sariak, abuztuaren 22an.

Epaimahaia musika-munduagaz lotutako adituek eta komunikabideen eta Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ordezkariek osotu dabe. Kultura Sailak disko batean batuko ditu saritutako kantak, musikari profesionalen laguntzinoz. Diskoa gala berezi batean aurkeztuko da abenduan, Arriaga antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu