Kimuak programako hamaikagarren edizinoak honezkero baditu protagonistak
2008-08-06 14:18 BarriakEuskal film laburrak sustatzea helburu dauen katalogo honetan parte hartzeko aukeratutako lanen artean, zortzi lanetatik zazpi Gipuzkoan egindakoak dira. Katalogoan sartutako zortzigarren lana Bizkaian egindakoa da.
Euskal film laburrak sustatzea helburu dauen katalogo honetan parte hartzeko aukeratutako lanen artean, zortzi lanetatik zazpi Gipuzkoan egindakoak dira. Katalogoan sartutako zortzigarren lana Bizkaian egindakoa da.
Kultura Saileko arduradunen arabera, Kimuak 2008 katalogoan hainbat barrikuntza dagoz. Lehenengo eta behin, katalogoan hiru genero handiak agiri dira, hau da, fikzinoa, animazinoa eta dokumentala. Ganera, laugarren genero 'hibrido' batek be lekua dau aurtengoan: dokumental faltsuak.
Bestalde, Kimuak ekimeneko historian lehenengoz, zuzendari bik, Jon Garaño eta Raul Lopez donostiarrek, bina lan izango ditue katalogo berean. Ganera, aurtengo katalogorako aukeratutako zuzendarien artean bik bakarrik hartu dabe parte Kimuak programako beste edizino batzuetan: 2006ko katalogoan sartutako David Gonzalezek eta 2007koan izandako Izibene Oñederrak.
Generoei jagokenez, aurtengoan fantastikoa, drama eta dokumentala izan dira nagusi; azken kasu horretan, ganera, dokumental tradizionalak zein dokumental faltsuak izango dabe lekua. Era berean, animazino esperimentalak eta literatur erreferentziek be badaukie tartetxua.
Filmak
Katalogoari hasierea emoten deutson lana Jon Garañok Etiopian filmautako eta Moriarti Produkzioak etxeak produzidutako 'Asämara' dokumentala da.
Katalogoko bigarren lana Javi Alonso eta Raul Lopezek zuzendutako eta Hernaniko La Burla Producciones enpreseak produzidutako 'Autorretro' drama zapaltzailea da.
Hirugarren film laburra Artelekun Vuk Jevremovic artista kroaziarrak koordinauta eta Isabel Herguera donostiarraren partaidetzeagaz egindako 'Berbaoc' da.
Laugarren film laburra Aritz Moreno donostiarrak zuzendutako eta Donostia bertako Pok Produkzinoak produzidutako 'Cotton Candy' da.
Hurrengo film laburra 'On the line' dokumental faltsua da -'Asämara' dokumentala legez, Jon Garañok zuzendutakoa eta Moriarti Produkzioak etxeak produzidutakoa da-.
Bizkaian egindako lan bakarra David Gonzalezek zuzendu eta produzidutako 'El tiempo prestado' da.
Raul Lopez eta Gregorio Muro gipuzkoarrek alkarregaz zuzendutako eta produzidutako 'Tras los visillos' thriller fantastikoa da.
Katalogoa zarratzen dauen film laburra Gorka Comejo donostiarrak zuzendutako eta Donostia bertako Koldo Zuazuak produzidutako 'Yo sólo miro' da.
Kimuak 2008ko film laburrak irailean aurkeztuko ditue Donostiako Zinemaldian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!