Gaur hasiko da 69. Musika Hamabostaldia Donostian
2008-08-04 11:04 MusikeaPablo Sarasate eta Olivier Messiaen musikagileen eta Ataulfo Argenta orkestra-zuzendariaren urteurrenak ospatuko eta Stockhausen musikagile alemaniarra eta Jorge Oteiza eskultorea omenduko ditue.
Gaur hasi eta irailaren 6ra bitartean Musika Hamabostaldiko 69. edizinoa izango da Donostian. Danetara 101 kontzertu eta ikuskizun eskainiko ditue 32 agertoki desbardinetan. Hamabostaldiko egoitza nagusiak Victoria Eugenia Antzokia eta Kursaala izango dira.
Hamabostaldian genero eta estilo desbardinak izango dirala azpimarratu dabe antolatzaileek: operea, sinfonia handiak, jantzea, sasoi bateko musikea eta musika garaikidea.
Hamabostaldian, Pablo Sarasate (1844-1908) musikagile eta bibolin-jotzailearen eta Olivier Messiaen (1908-1992) musikagilearen urteurrenak ospatuko ditue. Era berean, Ataulfo Argenta (1913-1958) orkestra-zuzendariari oroitzapen berezia eskainiko jako.
Karlheinz Stockhausen (1928-2007) musikagile alemaniarra eta Jorge Oteiza (1908-2003) eskultorea be omenduko ditu Hamabostaldiak.
Gaur 15 emanaldi izango dira, horreen artean, Victoria Eugenia Antzokian musikagile nafarraren omenez Capricho Sarasate kontzertua izango da, Ara Malikian bibolin-jotzailearen eta Juan Kruz Diaz de Garaio koreografoaren eskutik. Horrela, Sarasateren lanik ezagunenak antzeztuko ditue.
Jantzea eta operea
Concerto Koln eta Esemble Sarband jantza taldeek emonaldiak eskainiko ditue abuztuaren 8an eta Argia Dantza Taldeak 22an.
Bestalde, Philippe Jaroussky (abuztuaren 19an) kontratenorea, Ainhoa Arteta (abuztuaren 25ean) sopranoa eta Berlineko Irratiko Abesbatza (irailaren 4an) izango dira aurtengo edizinoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!