Eusko Jaurlaritzeak eraikin bat erosiko dau Bogotan, Kolonbian eta Venezuelan ordezkaritza izateko
2008-07-30 11:03 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak baimena emon dau Bogotan eraikin bat eta hiru aparkaleku erosteko, 958.800.000 pesoko (330.000 euro) prezioan. Erosiko dan egoitzak 198 koadro ditu eta, bertan, lau lagunek egingo dabe lan.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak baimena emon dau Bogotan eraikin bat eta hiru aparkaleku erosteko, 958.800.000 pesoko (330.000 euro) prezioan, Kolonbian eta Venezuelan Euskadiko ordezkaritzea izateko.
Erosiko dan egoitzak 198 metro koadro ditu. Handik hur, punta-puntako enpresak eta erakundeak dagoz eta, horregaitik, 'Euskadik erakutsi gura dauen irudiagaz bat dator', Eusko Jaurlaritzatik adierazo dabenez.
Calle 73 izeneko eraikina Bogotako 7. errepideko 47/49/51 zenbakietan dago eta inguruan zerbitzu ugari eta banku garrantzitsuenen egoitzak dagoz. Ganera, uriburu kolonbiarreko gune seguruenetariko bat da.
Hasieran, egoitzan lau lagunek egingo dabe lan: arduradunak, teknikari bik eta idazkari batek. Dana dala, epe laburrean langile kopurua handitu egingo dala jakinarazo dabe Jaurlaritzako iturriek, egun, industria-ekonomia arloan, Euskadiren eta Kolonbiaren arteko loturea oso zuzena dalako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!