AnimaBasauri zinemaldiaren V. edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2008-08-07 14:24   Barriak

Honezkero, Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiko V. edizioan preparetan hasi dira antolatzaileak. 2009ko martiaren 20tik 27ra egingo dan ekimenean, aurreko edizinoetan legez, lehiaketa-sailak eta bestelakoak be izango dira.

Honezkero, Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiko V. edizioan preparetan hasi dira antolatzaileak. 2009ko martiaren 20tik 27ra egingo dan ekimenean, aurreko edizinoetan legez, lehiaketa-sailak eta bestelakoak be izango dira. Lehiaketa-sailak honeexek dira:

35mm-ko Film Luzeen Sail Ofiziala

Filmak 2007ko urtarrilaren 1aren ostekok izan behar dira. Lehiaketan sartu ahal izateko 35mm-ko kopia bat bialdu behar da (kasu berezietan, antolatzaileek BETACAM onartuko dabe).

Sail honen irabazleak 6000€-ko saria eskuratuko dau. Ganera, atal berean epaimahaiaren sari berezia be egongo da.

35mm-ko Film Laburren Sail Ofiziala

Film luzeen sailean legez, 2007ko urtarrilaren 1aren ostean produzidutako film laburrak aurkez daitekez sail honetara. Era berean, 35mm-ko kopia izatea derrigorra da.

Sail honen irabazlearentzat 1000€-ko saria egongo da.

Karratu Saila (Animazinozko Film Laburrak)

2007ko urtarrilaren 1aren ostean produzidutako animazinozko film laburrak aurkez daitekez. Kasu honetan, DVD formatuan aurkeztuko dira.

Sail honen irabazlearentzat 600€-ko saria egongo da.

Lehiaketa-sail horreez gan, erakusketak, tailerrak, euskal zine emonaldiak, ikastola eta eskolakaz berbatutako umeentzako zine emonaldiak, maratoia, animazinozko telesailak... be izango dira zinemaldian.

Lanak eta inskripzio orria aurkezteko azken eguna 2008ko abenduaren 15a da.

Zinemaldiaren ganeko informazino gehiago: www.animabasauri.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu