Gazteizko Artium Museoak izaera oso desbardineko bost erakusketa antolatu ditu aldi berean abuzturako

Bizkaie! 2008-08-05 11:17   Kulturea

Abuztua izango da 'Objeto de réplica' izeneko erakusketea ikusteko azken aukerea. Gainontzeko lau erakusketak 'Power Food', '¡Viva el color!', 'Entornos próximos' eta Artium Museoaren azken erosketak dira.

Abuztua izango da 'Objeto de réplica' izeneko erakusketea ikusteko azken aukerea. Argazkigintzan oinarrituriko bilduma iraunkorraren zazpigarren aurkezpena da eta, irailetik aurrera, heroiaren irudiaren ganeko beste bat izango da ikusgai.

Ganera, Artiumeko bisitariek 'Power Food' be ikusi ahal izango dabe zemendiaren 2ra arte. Jatekoaren, kulturearen eta energiaren artean dagozan loturen inguruko hausnarketa artistikoa da 'Power Food'.

Umeek be izango dabe euren espazioa museoan, '¡Viva el color!' erakusketeari esker. Txikienek koloreek eragiten dituen sentsazinoakaz esperimentetako aukerea izango dabe.

Abuztuan zabalik egongo diran beste erakusketa bat 'Entornos próximos' da, zortzi euskal artistaren sormen-joerak batzen dituana. Azkenik, bisitariek Artium Museoaren azken erosketak ikusteko aukerea izango dabe abuztuan, Agustin Ibarrola, Vik Muniz edo Laurie Simmons artisten lanak tartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu