'Ahots aniztasunean - A più Voci' topaketea egingo da abuztuaren 5etik 20ra Gernika-Lumon

Bizkaie! 2008-08-04 14:02   jardunaldiak

'Ahots aniztasunean - A più Voci' Gernika eta Gazoldo degli Ippoliti urien arteko kultur topaketea da. Espresinobide desbardinen bitartez (pinturea, musikea, bideoa eta zinemea, argazkiak, zeramikea, poesia…) eta adierazpide artistiko eta gizatiarrak tarteko, topaketearen helburua alkar ezagutzea eta aberastea da.

'Ahots aniztasunean - A più Voci' Gernika eta Gazoldo degli Ippoliti urien arteko kultur topaketea da. Espresinobide desbardinen bitartez (pinturea, musikea, bideoa eta zinemea, argazkiak, zeramikea, poesia…) eta adierazpide artistiko eta gizatiarrak tarteko, topaketearen helburua alkar ezagutzea eta aberastea da. Globalizazinoan albo batera itxi eta kulturen askatasuna, aniztasuna eta alkartasunena goraipatzen ditue topaketa horreek.

Zabaltze-ekitaldia abuztuaren 5ean, 20:00ean izango da, Gernikako Kultur Etxeko erakusketa aretoan.

Erakusketeaz gan, abuztuaren 7an, 8an, 12an eta 13an Lizeo Antzokian (20:30ean) Franco Piavoliren filmak erakutsiko dira: Il Pianeta Azzurro, Nostos, Voci Nel Tempo eta Al Primo Soffio di Vento.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu