Wall-E, Pixar estudioen protagonista barria
2008-08-07 12:16 BarriakUmorez, sentimentuz eta ironiaz beteriko Wall-E filma sortu dabe Pixar estudioek, elementu gitxigaz eta irudimenagaz egindako animazinozko filma. Gure zinema aretoetan estreinau barri dan filmak robot zahar eta zikin baten istorioa kontetan dau.
Umorez, sentimentuz eta ironiaz beteriko Wall-E filma sortu dabe Pixar estudioek, elementu gitxigaz eta irudimenagaz egindako animazinozko filma.
Gure zinema aretoetan estreinau barri dan filmak robot zahar eta zikin baten istorioa kontetan dau. Suntsituta dagoan Lurra planetan bizirik dirau, labazorri baten konpainia bakarraz eta hondatutako eraikinez inguratuta. Orduan, Eve robot esploratzailea ezagutuko dau eta bere bizitzan misino barri bat izango dau: maitasuna.
Pixarren pelikuletan ohikoa danez, plangintzea, pertsonaien sakontasuna eta estilo-baliabideak dira nagusi.
Filmaren zuzendari Andrew Stantonek Oscar sari bat lortu eban Buscando a Nemo pelikuleagaz. 'Itxurakerian oinarritzen ez dan amodiozko eta ontasunezko istorio bat' legez definidu dau lana.
Wall-E Pixar estudioen bitxi bat da eta 300 laguneko lan-taldeak sortu dau. Soinu bandea Thomas Newmanek (zortzi bider izentau dabe Oscar sarietarako eta Buscando a Nemo edo American Beauty filmen soinu banden konpositorea da) sortutako lanez osotuta dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!