Azken bost urteotako irabazleak, nor baino nor, Bilboko Aste Nagusiako su artifizialen lehiaketan
2008-08-06 12:05Suak dira, duda barik, Bilboko Jaietako ikuskizunik jentetsuena. Beste behin, ehunka mila pertsona batuko dira, gaueko hamar eta erdietatik aurrera, itsasadarraren ertzetan, Artxanda mendiaren magalean edo uriko balkoietan, erakusketako programako eta Bilbao Uria Su Artifizialen Nazinoarteko XVIII. Lehiaketa Nagusiko su ikusgarriakaz gozetako. 2008 honek bost urteko zikloa zarratuko dau lehiaketa arloan eta, beraz, Txapeldunen Txanda edo Erronda edizino berezia izango da aurtengoa, azken bost urte honeetako irabazleen arteko lehiaketeagaz.
Igazko Publiko eta Epaimahai Sarien irabazle La Tirrena pirotekniagaz batera, Pirotecnia Zaragozana (2005eko Publikoaren Saria eta Sari Berdea), Nakaya Piroteknia (2006ko Epaimahaiaren Saria), Ipon-Pagano Piroteknia (2005eko Epaimahaiaren Saria) eta Xaraiva Piroteknia (2004ko paimahaiaren Saria) izango dira lehian. Txapeldunen Erronda lehiaketa berezien azken edizinoak 2002an eta 1996an izan ziren eta Martarello italiarrak izan ziran irabazle.
Aurten, lehiaketea egun bakoitietan egingo da eta erakusketa, barriz, bikoitietan. Erakusketa fasean Astondoa (Bizkaia), Peñarroja (Castellón), Martín (Granada) eta Pablo (Asturias) izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!