Deustuko Unibersidadeak lankidetza-hitzarmena sinatu dau Txinako unibersidade bategaz ikasleak trukatzeko

Bizkaie! 2008-07-17 14:45

Ikasleak trukatzeko hitzarmena 2009-2010 ikasturtean hasiko da gauzatzen. Holan, Donostiako campuseko ikasleek ikasketen seihileko bat Shanghain egin ahal izango dabe, bertako unibersidadean. Bestalde, Donostiako campusak ikasle txinatarrak hartuko ditu eta holan, bi unibersidadeek eta herrialdeek alkar ezagutzen eta aberasten jarraituko dabe.

Deustuko Unibersidadeko Donostiako campuseko erretoreorde Jose Mari Guibertek eta Shanghai University of Finance and Economics-eko (SUFE) presidenteorde Cong Shuhai-k oraintsu lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Deustuko Unibersidadearen Donostiako campuseko eta unibersidade txinatarreko ikasleen trukerako. Hitzarmena sinatzea bi urte baino gehiagoko lan harremanaren emoitzea izan da. Deustuko Unibersidadea Asia eta Pazifikoko unibersidadeakaz lankidetza harremanak indartzeko lanean ari da aspaldian.

2006ko maiatzean Deustuko Unibersidadeko ordezkariak SUFEn izan ziran, Shanghain, izen handiko unibersidade horretako arduradunakaz. Ondoren, 2007ko zemendian, SUFEko bost ordezkari, Tan Min presidentea buru ebela, Donostiako campusean izan ziran eta bi unibersidadeek alkar ezagutzen jarraitu eben.

Ikasleak trukatzeko hitzarmena 2009-2010 ikasturtean hasiko da gauzatzen. Holan, Donostiako campuseko ikasleek ikasketen seihileko bat Shanghain egin ahal izango dabe, bertako unibersidadean. Bestalde, Donostiako campusak ikasle txinatarrak hartuko ditu eta holan, bi unibersidadeek eta herrialdeek alkar ezagutzen eta aberasten jarraituko dabe. 'Aukera parebakoa izango da Txinako kulturan eta hizkuntzan sakontzeko, unibersidadeko gero eta ikasle gehiago ari baitira mandarin-txinera ikasten', azaldu dabe. Txinerak eta Txinako kultureak gero eta interes handiagoa sortzen dabela ikusita, Deustuko Unibersidadeko Donostiako campusean mandarin-txinerako ikastaroak eskaintzen dira 2005etik.

Lankidetza hitzarmen honi esker, ikasle batzuek Deustuko Unibersidadean jasotako prestakuntzea munduko ekonomian gero eta pisu handiagoa hartzen ari dan Asiako herrialde horretan jasotakoagaz osotuko dabe. Izan be, unibersidade bilbotarrak badaki planetako herrialderik jentetsuena ulertzeko eta bertan moldatzeko preparauta dagozan profesionalen beharra gero eta handiagoa dala eta horregaitik, pausuak ematen ari da etorkizuneko enpresaburu eta zuzendariak modurik onenean preparetako.


SUFE

Shanghai University of Finance and Economics (SUFE) 1917an sortu eben eta Txinako Gobernuko Hezkuntza Ministerioaren ardurapean dago. Enpresen administrazinoa eta zuzendaritza, merkataritza, finantzak eta ekonomia ditu langai nagusiak. Arlo horreetan, bere balorazinoa eskalako handiena da (A++), eta diziplina horreetan unibersidade onenen artean kokatzen da.

Unibersidadea Shanghaiko uri barrutiaren ipar-mendebaldean dago eta 409.700 metro kaodroko azalerea dauka. 700 irakasle baino gehiago ditu, horreetatik 300 katedradunak eta irakasle titularrak. Azken urteetan diziplina askoren arteko lankidetzea bultzatu dau eta irakasle gehiago kontratau ditu.

Bere arlorik ezagunenak ekonomia-finantzak eta enpresen administrazinoa eta zuzendaritzea dira. Halan da be, diziplina askotako unibersidadea da, eta besteak beste, honako fakultateek osotzen dabe: Kontabilidadekoa, Finantzetakoa, Enpresen Administrazinoko eta Zuzendaritzako Nazinoartekoa, Ekonomiakoa, Ekonomia Publikoko eta Administrazinokoa, Giza Zientziena, Zuzenbidekoa edo Informazinoaren Kudeaketako eta Injinerutzakoa.

Azken urteetan, SUFEk hainbat biltzar, mintegi eta aurkezpen akademiko antolatu ditu, bakarrik edo beste erakunderen bategaz; horreen artean azpimarratzekoak nazinoarteko maila handiko 40 biltzar baino gehiago. Gero eta gehiago, SUFEk irakasleak eta ikasleak atzerrira joatea bultzatzen dau, nazinoarteko irakaskuntzako programetan parte hartzeko.

1996tik aurrera baterako hainbat programa eroan ditu aurrera MBAn, MBA Exekutiboetan eta graduan. Unibersidadeetako bere bazkideetatik hezkuntzako baliabide bikainak bereganatzeko helburuagaz, SUFEk atzerriko 130 irakasle baino gehiago konbidau ditu iraupen luzeko egonaldietara eta doktore tesia izen handiko unibersidadeetan lortu eben irakasleak kontratau ditu, esaterako, Harvard, Princeton, Yale, Cornell edo Torontoko unibersidadeetan doktoreak.

Jatorritik bertatik, SUFEk nazinoarteko trukeko eta lankidetzako bokazinoa izan dau. 2007ko apirilean, SUFEk 103 lankidetza hitzarmen zituan bost kontinenteetako unibersidadegaz. Herrialde horreen artean dagoz Amerikako Estadu Batuak, Erresuma Batua, Kanada, Australia, Herbehereak, Frantzia, Suedia, Finlandia, Errusia, Japonia, Vietnam eta Hong Kong, Macao eta Taiwan.

Hitzarmen horreen helburua da ikerkuntzan alkarregaz lan egitea, baterako programak preparetea eta ikasleak eta irakasleak trukatzea. Gaur egun, SUFEk 64 herrialdetako trukeko ikasleak hartzen ditu. Era berean, SUFEko 100 ikaslek urtetan dau urtero atzerrira ikasketak egitera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu