Ahmad Jamal, Lucia Lacarra eta Donostiako Orfeoia 43. Heineken Jazzaldiko izar nagusienen artean

Bizkaie! 2008-07-21 11:04   Musikea

Donostiako 43. Jazzaldia garagarrilaren 22tik 27ra izango da eta aurtengo izarren artean, Ahmad Jamal pianojole ospetsuak 2008ko Donostiako Jazzaldia Saria eskuratuko dau.

Donostiako 43. Jazzaldia garagarrilaren 22tik 27ra izango da eta aurtengo izarren artean, Ahmad Jamal pianojole ospetsuak 2008ko Donostiako Jazzaldia Saria eskuratuko dau. 1994an hasita, Sari hau emoten jako, urtero, artista handi bati, jazzari egindako ekarpenaren autormen eta esker on moduan.

Jamal musikari handienen artean kokatu da dagoeneko eta jazzaren historian bere lekua egin dau. Donostiako 43. Jazzaldian, Ahmad Jamalen txandea Santiago egunean, garagarrilaren 25ean izango da Kursaaleko ganbera aretoan. Bera izango da aurtengo izarretako bat, Liza Minelli, Keith Jarret, Diana Krall, Johnny Winter, Chick Corea, Bobby McFerrin eta Maceo Parkerregaz batera.

Donostiako Jazzaldiko hitzordu garrantzitsuenen artean, Bobby McFerrinek Donostiako Orfeoiagaz batera eskainiko dau kontzertua, garagarrilaren 24an, gaueko 22:30etan Zurriolako hondartzako Agertoki Berdean, doban.

Aurten, ganera, jazza eta jantzea buztartuz, Lucía Lacarra dantzari zumaiarrak, garagarrilaren 26an, 43 Heineken Jazzaldiaren barruan jantzan egingo dau. Aitagarria joan dan bagilean Bavariako Ganbara dantzaria (Bayerische Kammertänzerin) izeneko titulua jaso ebala, Municheko Operaren Balletean egindako ibilbide bikainagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu