Aurelia Arkotxa euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia Hendaian
2008-07-18 10:54 Euskerea berbagaiGaragarrilaren 19an, zapatuan, goizeko 11:00etan, Aurelia Arkotxa euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egingo dau Hendaian, Herriko Etxean.
Garagarrilaren 19an, zapatuan, goizeko 11:00etan, Aurelia Arkotxa euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egingo dau Hendaian, Herriko Etxean.
Hona hemen egitaraua:
• Jean-Baptiste Sallaberry auzapezaren ondo etorria.
• Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra.
• Aurelia Arkotxaren sarrera-hitzaldia: 'Bazterrez'
• Beñat Oihartzabal euskaltzainaren erantzuna.
• Euskaltzain barriari domina eta diploma emotea.
Aurelia Arkotxa
Aurelia Arkotxa Baigorrin (Nafarroa Beherea) jaio zan, 1953ko urriaren 3an.
Txikitatik bizi izan da Hendaian. Filologia Hispanikoan lizentziatua, Euskal Filologian doktoretza lortu eban 1990ean. Tesia Bordeleko Unibersidadean aurkeztu eban, Gabriel Arestiren gainean idazten zan lehenengoa, Maldan behera poemeari buruzkoa. Hauxe zan izenburua: 'Imaginaire et poésie dans Maldan behera de Gabriel Aresti' (1933-1975).
Bordeleko Michel de Montaigne Unibersidadean Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedraduna da 2000. urtetik. Bordelen eta Baionako Fakultatean Literatura eta Literatur Teoria irakasten ditu. IKER-CNRSko ikerlari taldeko partaidea da.
2003ko urtarrilaren 31n, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban. 2007ko martian, Donostian egindako osoko bilkuran, barriz, 25. aulkia beteteko botazinoa egin eban Euskaltzaindiak eta Arkotxa euskaltzain oso izentau eben Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren. Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordeko kidea da.
Poemagintzearen alorrean, 'Atari ahantziak' argitaratu eban 1993an; Grezia klasikoaz eta Egiptoko mitologiaz dihardu Arkotxak lan horretan.
Maiatz aldizkariko sortzaileetarikoa da. Lapurdum agerkari zientifikoaren zuzendaria da. Argia eta Berria komunikabideetan argitaratzen ditu artikuluak eta Sautrela programan be kolaboratzen dau. Maiatz aldizkarian be sarri publikatzen dau, baita Mazantini, Zurgai, Garziarena eta Hegats aldizkarietan be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!