Gaztelania-euskerea itzultzaile automatikoa aurkeztuko dabe Donostian
2008-07-23 10:27 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak testu orokor ez espezializatuak itzuliko dituan gaztelania-euskerea itzultzaile automatikoa aurkeztuko dau.
Gaztelania-euskerea itzultzaile automatikoa aurkeztuko dabe bihar, garagarrilak 24, goizeko 10:30etan, Eusko Jaurlaritzearen Donostiako egoitzan.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak testu orokor ez espezializatuak itzuliko dituan gaztelania-euskerea itzulpen automatikoko tresnea gauzatzeko lanak abian jarri ditu, eta biharko aurkezpenean itzultzaile automatiko horren barri eskainiko da.
Prentsaurrekoan izango dira Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Jose Antonio Rodriguez Ranz Euskara Sustatzeko zuzendaria, Lorea Bilbao, Hizkuntza Politikarako aholkularia, Araceli Diaz de Lezana Estandarizazino arduraduna eta Joseba Abaitua Emergiatech enpresako ordezkaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!