Kubatar Zinema Pobrea Gernikan
2008-07-22 15:15 BarriakZine pobrea hegoaldean nahiz iparraldean produzidutako zine alternatiboa da, baliabide ekonomiko gitxigaz, baina kalidade artistiko handiagaz. Zinema pobreko filmek hainbat arazo sozial lantzen ditue eta herritarrak modu egokian informetea eta arazo sozialei buruz era kritikoan hausnartzea da euren helburua.
Gernikatik Mundura, Gernika Gogoratuz, IdeaSur, IEUP Gazte Asanblada, eta ZineKlub alkarteek antolatu dabe bi eguneko egitaraua, Astra Koordinadorearen barruan eta Kultur Etxearen babesagaz, Kubatar Zine Pobrea ezagutarazoteko. Garagarrilaren 23an eta 24an filmak emongo dira Gernika-Lumoko Seber Altube auditorioan, gaueko 22:00etatik aurrera, eta eguaztenean komunikazinoari eta garapenari buruzko ikastaroa eskainiko da.
Hamar produkzino desberdin aurkeztuko dira, danak be, kuba, Iran edo Venezuela moduko herrialde desbardinetakoak.
Zine pobrea hegoaldean nahiz iparraldean produzidutako zine alternatiboa da, baliabide ekonomiko gitxigaz, baina kalidade artistiko handiagaz. Zinema pobreko filmek hainbat arazo sozial lantzen ditue eta herritarrak modu egokian informetea eta arazo sozialei buruz era kritikoan hausnartzea da euren helburua.
Mugarik Gabe alkarteak 'emisino eskubideen kanona' eskatzen deutse instituzinoei eta, horren bidez, film komertzialek daben balio bera emon gura jake emonkizun honeei. Hain zuzen be, zine pobreko jarduera gehiago sustatzeko erabilten da diru hori.
Egitaraua
- Eguaztena, garagarrilak 23
16:00-19:30. Komunikazinoari eta garapenari buruzko ikastaroa. Hizlaria: Mugarik Gabe.
Berbaldi/ikastaro honen bitartez, parte-hartzaileek komunikazino sozialaren esperientziak partekatzea lortu gura da, eta iparraldean nahiz hegoaldean gertatzen diran bestelako komunikazino modu alternatiboak ezagutzea.
Ikastaroak hiru zati izango ditu: komunikabide hegemonikoei aurre egiteko erak, esperientzia alternatiboak eta, azkenik, eduki soziala daben spoten lehiaketea.
22:00-24:00 Zine Pobreko ondoko filmak ikusiko doguz:
'El Viaje de Said' (Espainia).
'Hiyab' (Espainia).
'Revolución Azul' (Kuba).
'Mohsen Makes Film' (Iran).
'Voyaje en sol majeur' (Frantzia).
- Eguena, garagarrilak 24
22:00-24:00 Zine Pobreko ondoko filmak ikusiko doguz:
'Los elefantes nunca olvidan' (Venezuela).
'La deseada justicia (Kuba)
'La hipocresía del deseo' (Espainia)'
'Nasija' (Espainia)'
'La maltratada historia de María'
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!