Pekinen jokatuko diran Joko Olinpikoetako lehiaketak ikusteko sarrera guztiak agortu dira
2008-07-28 14:17Halanda be, Tianjin, Shangai, Shenyang, Qingdao edo Honk Kongen jokatuko diran lehiaketetarako sarrerak badagoz oraindino.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/bR/cache/s1462825263pekinticket_content.jpg)
Antolatzaileek jakinarazo dabenez, Pekinen jokatuko diran Joko Olinpikoetako lehiaketak ikusteko sarrera guztiak agortu dira. Halanda be, Tianjin, Shangai, Shenyang, Qingdao edo Honk Kongen jokatuko diran lehiaketetarako sarrerak badagoz oraindino.
820.000 sarrerako azken sortea pasa dan barikuan jarri zan salgai. Milaka poliziek eta tropa paramilitarrek parte hartu behar izan eben saltoki guneen aurrean egoan jentetzearen artean arazorik ez egoteko. Halanda be, egoerea oso kaotikoa izan zan eta traba ugari bizi izan ziran salmenta-guneen aurrean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!