Manu Leguineche, Radio Bilbao eta Caritas 'Bizkaitar Argi'

Bizkaie! 2008-07-24 18:38

Manu Leguineche, kazetari, idazle eta gerra korresponsal bizkaitarrak adierazpen askatasunaren alde egindako ekarpenagaitik eta giza eskubideen defentsan, balore unibersalen zabalkunderako egindako lanagaitik jaso dau saria.

Bizkaiko For Aldundiak 'Bizkaitar Argi' izentau ditu aurten Manu Leguineche kazetaria, Radio Bilbao irratia eta Karitas. Jose Luis Bilbao Diputadu Nagusia bertan zala, sariak gaur banatu ditue Bilbon, Kale Nagusian dagoan Aldundiaren jauregian.

Manu Leguineche, kazetari, idazle eta gerra korresponsal bizkaitarrak adierazpen askatasunaren alde egindako ekarpenagaitik eta giza eskubideen defentsan, balore unibersalen zabalkunderako egindako lanagaitik jaso dau saria. Leguineche Guadalajaroko Brihuegan bizi da gaur egun eta osasun arazoak tarteko ez da egon gaurko ekitaldian. Edozelan be, Jose Lusi Bilbao Diputau Nagusia pasa dan asteleheneann joan jakon bisitan.

Gizartearen aldaketa eta gorabeheren ispilu izan dan, Radio Bilbao irratiak, barriz, 75. urteurrenean jaso dau 'Bizkaitar Argia' saria, hurrekotasunagaitik eta bizkaitar gizarteari urteetan eskainitako zerbitzuagaitik.

Era berean, Eleizbarrutiko Karitasek bere 50. urteurrenean jaso dau saria behartsuen alde egindako lanagaitik eta beharrizan handiena daben lagunakazko alkartasun eta konpromiso sendoagaitik, injustiziaren, bazterkeriaren eta pobreziaren aurrean, giza duintasunaren ikur eta eredu izateagaitik.

1989. urtean, Bizkaiko Foru Aldundiak dekretu bidez arautu zituan Lurralde Historikoko ohoreak eta bereizkuntzak. Dekretu horretan jasotakoen artean, 'Bizkaitar Argia -Ilustre de Bizkaia' ohorea egoan, euren jokabide, zerbitzu eta jarrerakaitik Bizkaia eta haren balioak sustatzen lagundu daben persona fisikoak eta juridikoak, erakundeak eta herritar taldeak omentzeko.

Beste batzuen artean, ondoko lagunek merezidu eta jaso izan dabe ohore hori: Jose Angel Sánchez Asiainek, Pedro Toledok, Juan Ramón Urquijok, Ramón Rubialek, Jose Ignacio López Arriortuak, Marino Lejarretak, Dolores Ibarrurik, Angel Galíndezek, Marcelo Gangoitik, Joaquin Achucarrok, Felix Ayok, Carmelo Bernaolak, Ander Manterolak eta Andrian Celayak. Baita honako erakunde honeek be: Athletic Clubek, Basurtuko Ospitaleak, San Juan de Dios Ospitaleak, Txo Hiesa erakundeak, CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazinoak eta Jon Bilbao Fundazinoak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu