EAEtik kanpoko UNEDen zentroek euskera eta euskal kulturako ikastaroak emongo ditue
2008-07-23 10:36 Euskerea berbagaiEspainiako UNED-en datorren ikasturtetik aurrera eskainiko diran euskera eta euskal kultura ikastaro honeek aukerea emongo deutse Estadu osoko ikasleei ikastaroak jarraitzeko urrutiko irakaskuntzan espezializautako unibersidade honetan, kontuan izanda Euskadiko UNED-eko eskoletan eskaintzen zirala hemengo ikasleentzat.
Kultura sailburuaren proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Euskaditik kanpoko UNED-en zentro guztietan euskera eta euskal kultura ikastaroak abian jartea ahalbideratuko dauen hitzarmena izenpetzeko baimena emon dau.
Horregaz batera, Gobernu Batzordeak baimena emon deutso Kultura Sailari egun Amerika eta Europako beste zazpi unibersidadeetan (Mexikoko UNAM-en, Mexiko eta Pueblako Unibersidade Iberoamerikarretan, Monterreyko Teknologia eta Goi Ikasketetako Institutuan, Berlingo Frei Unibersidadean, Moskuko Unibersidadean eta Erromako UPTER Unibersidadean) euskera eta euskal kulturearen ezaguera sustatzeko indarrean diran hitzarmenei jarraipena emoteko.
Espainiako UNED-en datorren ikasturtetik aurrera eskainiko diran euskera eta euskal kultura ikastaro honeek aukerea emongo deutse Estadu osoko ikasleei ikastaroak jarraitzeko urrutiko irakaskuntzan espezializautako unibersidade honetan, kontuan izanda Euskadiko UNED-eko eskoletan eskaintzen zirala hemengo ikasleentzat. Gaur onartutako eskola barri honeekaz, dagoeneko 13 herrialdetako 25 unibersidadetan eskaintzen dira euskera eta euskal kulturearen ikastaroak.
Eskola honeek Amerika eta Europako beste hainbat unibersidadetan Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzatuta eskaintzen diranen antzekoak dira eta bere lehen pausuak emoten hasi dan Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidetik doaz.
Era berean, Eusko Jaurlaritzeak, HABE erakundearen bitartez, abian dauka Euskal Herritik kanpo helduentzako emoten diran euskera eskolen garapenerako 'Euskera-eskolak munduan' egitasmoa.
Ekimen horren barruan, Estaduko hainbat uriburutan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid) eta Europako (Paris, Londres, Berlin, Frankfurt, Helsinki, Varsovia, Poznan) eta Ameriketako uri eta herri desbardinetan (Uruguai, Txile, Mexiko eta AEBetako Unibersidadeetan eta Argentina, Uruguai, Txile, Venezuela, Mexiko eta AEBetako 80 herritan) helduentzako emoten diran euskera eskolak arautu eta garatzen dira. Horretarako, irakasleen trebakuntzeari aparteko garrantzia eskaini jako eta eskola horreek materialez hornidu eta autoikaskuntzarako eta urrutiko irakaskuntzarako zein irakasleen trebakuntzarako sistemak ezarri dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!