'Arrupe, nire isiltasun hau' Loiolan antzeztuko dabe garagarrilaren 31n
2008-07-24 11:00 KultureaHiru orduko ikuskizuna izango da, 22 ekitalditan bereizita eta sei hizkuntzatan abestutako kantakaz, Gontzal Mendibilek sortu eta zuzendutako obreak jesuita bilbotarraren bizitzearen errepasoa egiten dau.
'Arrupe, nire isiltasun hau' ikuskizuna Azpeitian, Loiolako santutegiaren aurrean eskainiko dabe garagarrilaren 31n, San Inazio egunean. Aita Arrupe jaio zala 100 urte bete ziran joan dan zemendiaren 14an eta mendeurren hori ospatzeko Jesusen konpainiak musikala enkargau eban. Hiru orduko ikuskizuna izango da, 22 ekitalditan bereizita eta sei hizkuntzatan abestutako kantakaz, Gontzal Mendibilek sortu eta zuzendutako obreak jesuita bilbotarraren bizitzearen errepasoa egiten dau.
Danetara, 400 musikari, aktore eta figurantek parte hartuko dabe ikuskizunean, tartean Donostiako Orfeoiak, Gernikako Gaudeamus koraleko umeek, Igor Yebra dantzariak eta Gontzal Mendibilek Arruperena egiten.
Ikuskizuna Bizkaiko uriburuan hasten da, bertan bizi izan ebalako Arrupek bere lehenengo isiltasun boladea, gurasoen heriotzeari bakarrik aurre egin behar izan eutsolako. Eta Vatikanoan amaitzen da. Makalik ohean egoala, Arrupek Eleizearen hierarkiak bere lanari onespenik ez eutsola emoten ikusi eban.
Bien bitartean, Arrupek bere bizitzan zehar egindako bidaiak be errepasetan ditu obreak, berbarako, medikuntza ikastera Madrilera joan zanekoa edota Estadu Batuetan Jesusen Konpainian sartu zanekoa. Hiroshiman (Japonia) bonbea jaurti ebenean be Arruti bertan egoan eta, zorionez, bizirik urten eban handik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!