Sex Pistols, Dinosaur Jr, The Lemonheads, Radio Moscow eta The Boss Hoss taldeek osotuko dabe Azkena Rock Jaialdiko kartela
2008-07-28 12:02 MusikeaTalde horreei, orain arte jakinarazotako izen guztiak gehitu behar jakez, besteak beste, Ray Davies, The Sonics, The Jayhawks, Blues Explosion, The Gutter Twins, Los Lobos, John Cale & Band, Danko Jones, Marky Ramone edota Blind Melon. Jaialdia irailaren 4an, 5ean eta 6an egingo da Gasteizko Mendizabala gunean.
Sex Pistols, Dinosaur Jr, The Lemonheads, Radio Moscow eta The Boss Hoss taldeak, besteak beste, izango dira irailaren 4an, 5ean eta 6an Gasteizko Mendizabala gunean egingo dan Azkena Rock jaialdian, Last Tour International enpresa antolatzaileak jakinarazo dauen legez. Talde horreei, orain arte jakinarazotako izen guztiak gehitu behar jakez, besteak beste, Ray Davies, The Sonics, The Jayhawks, Blues Explosion, The Gutter Twins, Los Lobos, John Cale & Band, Danko Jones, Marky Ramone, Blind Melon, Hanoi Rocks, Duff McKagan's Loaded Blue Cheer, Hayseed Dixie, The Quireboys, Donita Sparks, Orange Goblin, Lagartija Nick The Royal Cream, Sorkun, Las Culebras eta Viaje a 800.
Azken iragarpenagaz, jaialdi gasteiztarreko zazpigarren edizinoak irailaren 5eko egitaraua osotu dau honezkero, Sex Pistols talde punk ingeles mitikoagaz; eta irailaren 6koa be, Dinosaur Jr. rock alternatiboko talde estadubatuarragaz.
Irailaren 4ko eskaintzea Evan Dando buru dauen The Lemonheads ezagunakaz eta Radio Moscow eta The Boss Hoss bandakaz osotuko da. Ganera, antolatzaileek ez dabe baztertu beste talderen bat sartzea jaialdia inauguretako jardunaldian.
Irailaren 4rako sarrerak 20 euroan dagoz salgai; irailaren 5eko eta 6ko sarrerak, barriz, 40 euroan egun bakotxeko; horrezaz ganera, 75 euroan eros daiteke hiru eguneko bonoa (prezio guztiei banaketa gastuak gehitu behar jakez). Sarrerak Tick Tack Ticket sarean, www.ticktackticket.com webgunean, 902 15 00 25 telefonoan eta Fnac eta Carrefour dendetan eros daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!