Beti Jai Alai Dantza Taldeak 40. urteurrena ospatuko dau Bilbon 'Dantza Plazetan' egitarauaren barruan

Bizkaie! 2008-07-24 10:28   Kulturea

Basurtoko bizilagunen euskal kulturarako sentimenduaren barrutik sortua, Beti Jai Alai taldeak, bere jaiotzatik 1968an, dantza eta euskal dantzen ikasketa eta erakusketan konpromiso sendoa hartu izan dau.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako 'Dantza Plazetan' programearen barruan, datorren zapatuan, garagarrilak 26, Beti Jai Alai taldeak euskal dantzen errepertorio zabala eskainiko dau. Arriaga Plazako ikuskizunean, dantza talde beteranoagaz batera, Viva Jalisco ballet eta mariachi taldea be izango da.

Beti Jai Alai taldeko kideentzat emonkizun hau oso berezia izango da, izan be, foklore talde honen 40.urteurreneko ospakizuneko emonaldia baita. Basurtoko bizilagunen euskal kulturarako sentimenduaren barrutik sortua, Beti Jai Alai taldeak, bere jaiotzatik 1968an, dantza eta euskal dantzen ikasketa eta erakusketan konpromiso sendoa hartu izan dau.

Beti Jai Alai gaur egun 150 lagun inguruz osotzen da. Nagusien taldea (80 personez osotuta dantzari eta musikarien artean orohar), eta geldiezinezko aktibidadea dauka. Bestalde, 70 umek osotzen dabe umeen taldea, emonaldi eta erromeria ugaritan parte hartzen dauelarik.

Taldearen ibilbideko lehen zatian, Euskal Herrian baino ez zituen emoten ikuskizunak, baina laurogeigarren hamarkadan atzerrira salto egin eben (Alemania, Bulgaria, Croazia, etab.) bertako nazinoarteko jaialdietan parte hartzeko, besteak beste, Hampshire (Ingalaterra) edo eta Cerdeña (Italia) lakoetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu