Hiru euskal musikarik parte hartuko dabe Arabako Organo Jaialdiaren

Bizkaie! 2008-07-28 15:13   Musikea
Abuztuaren 8an, 9an, 10ean, 11n eta 12an, Arabar Errioxako Eskuernaga, Guardia, Eltziego, Oion eta Lantziego herrietako eleizetan egingo da jaialdia.

Aurten, guztira, sei musikari izango dira, horreetatik hiru euskaldunak: Raul del Toro, Jose Santos de la Iglesia eta Soledad Mendive; egitarauko ganerako hiru musikariak Jose Manuel Hernandez, Carlos Paterson eta Juan Maria Pedrero dira.

Abuztuaren 8an, 9an, 10ean, 11n eta 12an, Arabar Errioxako Eskuernaga, Guardia, Eltziego, Oion eta Lantziego herrietako eleizetan XXIII. Organo Jaialdia izango da. Ekimena Gasteizen aurkeztu dabe eta, bertan, Lorena Lopez de Lacalle Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Saileko diputadua eta Jose Santos de la Iglesia Arabako Organo Jaialdiaren koordinatzailea izan dira.

Igaz Aramaio eta Aguraingo elizak sartzeko saiakerea egin ondoren, 2008an jaialdia barriro Arabako Errioxako eleizetan egingo da, jaialdiaren arduradunek aurkezpenean azaldu dabenez.

Lau kontzertu organoagaz bakarrik egingo dira eta beste bat biolontxeloagaz batera. Azken hori izango da jaialdiaren emonaldi bereziena. Jose Santos de la Iglesiak eta Jose Manuel Hernandezek eskainiko dabe, lehenengoa organoan eta bigarrena biolontxeloan.

Aurten, guztira, sei musikari izango dira, horreetatik hiru euskaldunak: Raul del Toro, Jose Santos de la Iglesia eta Soledad Mendive; egitarauko ganerako hiru musikariak Jose Manuel Hernandez, Carlos Paterson eta Juan Maria Pedrero dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu