Kimuak-ek 68 film batzen dituan bildumea aurkeztu dau
2008-07-29 14:24 BarriakFilm labur horreen artean nazinoarteko jaialdietan sari garrantzitsuak lortutako harribitxi asko dagoz. Gainera, batzuk Oscar sarietara be izentau izan ditue; horreen artean dagoz Nacho Vigalondoren 7:30 de la mañana eta Borja Cobeagaren Eramos pocos.
1998tik 2007ra argitaratutako 68 film labur bildu dituen bilduma aurkeztu barri dau Kimuak-ek Donostian. Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Filmategiak sustaturiko ekimen hau salgai egongo ez dan arren, liburutegi eta kultur etxeetan izango da eskuragai.
Film labur horreen artean nazinoarteko jaialdietan sari garrantzitsuak lortutako harribitxi asko dagoz. Gainera, batzuk Oscar sarietara be izentau izan ditue; horreen artean dagoz Nacho Vigalondoren 7:30 de la mañana eta Borja Cobeagaren Eramos pocos.
Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordearen esanetan, 'zabalkunde honen bidez euskal film laburrak sustatu gura dira hemen, estaduan eta nazinoartean' eta, horregaitik, 'liburutegietara, zine klubetara eta Euskal Herriko kultur etxeetara bialtzeaz gan, bildumea nazinoarteko jaialdi eta telebista entzutetsuenetara be bialduko da'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!