Donostiako 43. Heineken Jazzaldiak 150.000 ikusle inguru izan ditu

Bizkaie! 2008-07-29 12:39   Musikea

Garagarrilaren 22tik 27ra bitartean eskaini diran ia 100 kontzertuen artean, Zurriolako hondartzako Agertoki Berdekoak izan dira arrakastatsuenak, jaialdiko zuzendari Miguel Martinek jakinarazo dauen legez.

Donostiako 43. Heineken Jazzaldiak 150.000 ikusle izan ditu, gitxi gorabehera, garagarrilaren 22tik 27ra bitartean eskaini dituan ia 100 kontzertuetan, jaialdiko zuzendari Miguel Martinek jakinarazo dauen legez.

Jente gehien batu daben kontzertuak Zurriolako hondartzako Agertoki Berdekoak izan dira. Bertan, Bobby McFerrin Donostiako Orfeoiagaz, Caravan Palace, Gerald Toto, Richard Bona eta Lokua Kanzaren hirukotea, The Waifs, Benjamin Biolay, The Mungolian Jet Set, Kings of Convenience, Hocus Pocus, Asa, Signa eta DaPuntoBeat taldeek jo dabe.

Kursaaleko Auditorioan aurtengo musikariek publikoa harrituta itxi dabe, batez be, Liza Minnelli handiaren amaierako kontzertuak.

Victoria Eugenia Antzokia erabilerea askotako gunea izan da: musikea entzuteko zein, jarlekuak kenduta, jantzarako balio dau. Johnny Winter, Maceo Parker, Steve Coleman, Defunkt eta Bugge Wesseltoft izan dira bertako izarrak. Ideia barritzaile bat be izan da: Bertsoa & Jazza, bertsolaritzea eta jazza buztartu dituan ekimen arrakastatsua.

Aurtengo beste barrikuntza bat Gaubira izan da, goizaldera arte zabalik egon dan eremua. Bertan, antzerkia (Jean-Louis Trintignant), jantzea (Lucia Lacarra Tokyo-ko Asami Maki Ballet-arekin, Duke Ellington Ballet-a aurkezten Roland Petit-en koreografiarekin), breakdance eta beste hainbat espezialidade eskaini ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu