Grises Sueños, Plastic eta Trainsalpine Boys in Iceland dira XVII. Donostia Hiria Pop Rock Lehiaketako finalistak

Bizkaie! 2008-07-29 14:58   Musikea

Hiru bandek abuztuaren 9an, 20:30ean, Haizearen Orrazian Aste Nagusiaren barruan jarriko dan eszenatokian 20 minutuko saio bana eskainiko dabe eta han erabagiko da zein talde izango dan lehiaketearen irabazlea.

Grises Sueños, Plastic eta Trainsalpine Boys in Iceland taldeak aukeratu ditu epaimahaiak XVII. Donostia Hiria Pop Rock Lehiaketako finalistak izateko, antolakuntzako iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazo dabenez.

Azken hiru barikuetan izan dira lehiaketaren finalerdiak Doka Donostiako Kafe Antzokian eta garagarrilaren 25ean bertan erabagi zituan epaimahaiak hiru taldeak finalista izateko.

Hiru bandek abuztuaren 9an, 20:30ean, Haizearen Orrazian Aste Nagusiaren barruan jarriko dan eszenatokian 20 minutuko saio bana eskainiko dabe eta han erabagiko da zein talde izango dan lehiaketearen irabazlea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu