Asier Serranok ‘Eskuetan Mapak’ izeneko eleberria aurkeztu dau

Bizkaie! 2007-09-17 02:00   Kulturea

Asier Serrano idazle eta kantariak ‘Eskuetan Mapak’ lehen nobelea aurkeztu dau Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Txalaparta argitaletxeak argitaratu dau liburua Amaiur bildumearen barruan.

Donostiako Zinemaldiaren 37.500 sarrera saldu dira egun bakarrean, horreetako 14.500 Kutxanet bidez

Bizkaie! 2007-09-17 02:00

Atzo, hilak 16, zabaldu zan Donostiako Nazinoarteko Zinemaldirako sarrerak erosteko epea. Danetara, 37.536 sarrera saldu ziran domekako 14 ordutan.

Ardaoa ontziratzeko beste modu bat

Imanol Sarasola Enologoa 2007-09-14 02:00   Jan edanak

Ardaoa botila edo kupeletan ez eze beste ontzi mueta batzuetan gordetea ohikoa da honezkero. Bizimodu aldaketeak eraginda alde batetik eta ardaoaren merkatua zabaldu nahiak bestetik, ardaoa eskaintzeko erak aldarazo ditu.

Antioquiako (Kolonbia) Euskal Ikasketen Zentroak atzera begira jarri eta Jesus Arriola omenduko dau

Iratxe Ormatza 2007-09-14 02:00   Euskaldunak munduan

Jesus Arriolak XIX. mendearen amaieran behar handia egin eban musika irakaskuntzan, baita musika zuzendaritzan be. Antioquian Arte Ederretako Unibersidade Fundazinoa sortu eban, eta fundazinoa da hain zuzen be omena egingo deutsona.

‘Kalea guztiontzat’ lelopean, irailaren 22an auto barik Bilbon

Bizkaie! 2007-09-14 02:00

Zortzigarren urtez jarraian, 'Uria nire kotxe barik!' jardunaldia izango da Bilbon. Irailaren 16tik 22ra, ‘Mugikortasunaren Europako Astea’ dalakoagaz bat eginez, hainbat ekimen antolatu ditue autoaren erabilerea murrizteko. Autorik bako eguna irailaren 22a izango da.

Live free or die hard

Joseba Terreros 2007-09-14 02:00   Zinema kritikak

Argumentua interesgarria da, gidoia ez da txarra eta efektu bereziak bikainak dira. Halako film guztiek izan behar leukien baina zoritxarrez sarri eskuratzen ez daben dohain handi bat dauka honako honek: ordu bian ikus-entzuleak entreteniduteko gauza izatea.

Etxebizitzen prezioak merketu egingo ete ditue orain?

Markues 2007-09-14 02:00   Begi betegarri

Euskal musika-lan barritzaileak izango dira Washingtoneko ‘Sonic Circuits’ jaialdian

Gotzon Uribe 2007-09-14 02:00   Musikea

Irailaren 23an, Bilboko MEM jaialdia -musika, arte eta adierazmen barrien jaialdia- Ameriketako Estadu Batuetako Washington uriburuan egingo dan inprobisazino eta musika esperimentaleko jaialdirik garrantzitsuenean izango da.

‘Luz de domingo’, ‘El orfanato’ eta ‘Trece rosas’ dira Espainiako hautagaiak Oscar sarietarako

Bizkaie! 2007-09-14 02:00   Barriak

Jose Luis Garciren ‘Luz de domingo’, Juan Antonio Bayonaren ‘El orfanato’ eta Emilio Martinez Lazaroren ‘Trece rosas’ filmak aukeratu ditu Espainiako Zine Akademiak, lehen botazinoan, Oscar Sarien 80. edizinoan Espainia ordezkatzeko, ‘Ingelesezkoa ez dan Film Onena’-ren atalean.

Elhuyar dictionary, euskerea-ingelesa-euskerea hiztegia atara dabe

Bizkaie! 2007-09-14 02:00

Elhuyar dictionary/hiztegia argitaratu dabe Elhuyar Fundazinoak eta Elkar argitaletxeak, alkarlanean. Danetara, 34.000 sarrera eta azpisarrera, 50.000 adiera eta 12.000 adibidetik gora jasoten ditu hiztegiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxon etorkinentzako ‘AISA’ euskera ikastaroetan izena emoteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2007-09-13 02:00   Euskerea berbagai

HABEk diseinautako materiala erabiliz gauzatzen dan ekimenaren helburua da udalerrira heltzen diran personen integrazinoa bertako hizkuntzearen bitartez sustatzea.

‘Marjinalia’, Txuma Murugarrenen ‘zirku partikularra’

Bizkaie! 2007-09-13 02:00   Musikea

‘Marjinalaia’, Txuma Murugarren bakarlariaren bosgarren diskoa (Gaztelupeko Hotsak) ‘organikoa, naturala da, base programaturik bakoa, lurrarekin lotura handia dauena’.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jaurlaritzeak Euskerearen Organo Komun Iraunkorra sortzea proposatu deutso Nafarroari

Bizkaie! 2007-09-13 02:00   Euskerea berbagai

‘Orain arte, Nafarroako gobernuagaz ezin izan dogu akordioa lortu, kolore politikoak jantzi deutsozalako euskereari’. Horregaitik, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak lankidetza-proposamena egin deutso, ‘errespetu instituzional eta juridiko-administratiboan oinarrituta, euskerea sustatzeko balioko dauen organoa’.

Behatokia: ‘Ministroen Batzordeak ez ditu Euroitunaren gomendioak bete’

Bizkaie! 2007-09-13 02:00   Euskerea berbagai

Euroituna Espainiak berretsitako Europako Kontseiluaren nazinoarteko ituna da, eta 2001eko abuztutik dago indarrean. Europako Kontseiluaren ustetan beharrezkoa da Espainian indarrean dagoen gaztelaniazko elebakartasunaren nagusitasunean oinarritzen dan eredutik eredu eleanitzera salto egitea.

Getxoko kaleak argazkiz jantziko dira

Bizkaie! 2007-09-12 02:00   Kulturea

Irailaren 13tik urriaren 5era arte, Getxoko 17 gune publikotan, GETXOPHOTO argazkintza jaialdia egingo da, 'espazio urbanoak erabilera kulturaletara hurreratzeko helburuagaz'.

Txakolinaren mahats-batzearen VIII. Jaia Zarautzen

Bizkaie! 2007-09-12 02:00   Jan edanak

Ospakizun honetako ekitaldiak natureagaz zeozelako loturea dauenez, eguna txakolin upategi batera egingo dan bisiteagaz hasiko da. Ostean, txakolina probetako aukerea, bertsolariak, herri-kirolak eta beste hainbat ekitaldi izango dira.

‘Zertarako Amestu’, Berri Txarrak taldearen lehenengo DVD-Dokumentala

Bizkaie! 2007-09-12 02:00   Musikea

Berri Txarrak taldea egunotan bere lehenengo DVDa izango dana filmetan dabil, Ibon Antuñano euskal errealizadorearen zuzendaritzapean. ‘Zertarako Amestu’ dokumental edo rockumental bete-betea da; bertan hirukotearen ibilbidearen 26 hilebeterik emonkorrenak jasoten dira.

Zinemaldian, umeek euskerazko filmak ikusteko aukerea izango dabe

z 2007-09-12 02:00   Barriak

'Zinerik Handiena Txikientzat' eta 'Eraman egizuz gurasoak zinera' ekimen bereziei esker, Donostiako Zinemaldian txikienek 'Ice Age', 'Piccolo & Saxo' eta 'Irabazleak eta galtzaileak' filmak ikusiko ditue euskeraz.

'Picassoren zaldia', Asier Serranoren poema-liburu barria

Bizkaie! 2007-09-11 02:00   Kulturea

Liburuan ‘estilo indartsua, berbakera sendoa eta eduki probokatzailea’ agiri dira; ‘amodioaren eta burrukearen hiztegiak nahastauta.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Portugaleteko Orfeón Jarrillerok emongo deutso hasierea Getxoko XXI. Habanera eta Itsas-Abesti Jaialdiari

Bizkaie! 2007-09-11 02:00   Musikea

Portugaleteko Orfeón Jarrillero taldeak emongo deutso hasierea hilaren 13tik 15era luzatuko dan Getxoko 21. Habanera eta Itsas-Abesti Jaialdiari. Kontzertuak Areetako Geltokia plazan izango dira 20:00etatik aurrera, doban.

»» Ikusi argazki guztiak (2)