Arriaga Antzokiaren webgunea barriztau dabe

Bizkaie! 2008-09-17 12:25

www.teatroarriaga.com webgunearen barrikuntza garrantzitsuenak honeek dira: denporaldi barriko antzezlanen bideoak; aktoreei eta arte eszenikoetako langileei egindako alkarrizketak; hasierako orritik zuzenean programazinora sartzeko aukerea; eta sarrerak erosteko bide desbardinak.

Bilboko Arriaga antzokiaren webgunearen bertsino barria sarean dago honezkero, eta klik bakar bategaz antzokiko programazinoaren, zerbitzuen eta bestelakoen ganeko informazino gaurkotua lortu ahal izango da. Webguneak, orain, kolore gehiago eta diseinu erakargarriagoa dauka.

Diseinu barriari eta egindako hobekuntzei esker, internautek informazinoa errazago lortuko dabe. Horrela, erabiltzaileek informazino eta zerbitzu guztiak eskura izango ditue www.teatroarriaga.com webgunean, gaztelaniaz, euskeraz eta ingelesez.

Barrikuntza garrantzitsuenak honeek dira: denporaldi barriko antzezlanen bideoak; aktoreei eta arte eszenikoetako langileei egindako alkarrizketak; hasierako orritik zuzenean programazinora sartzeko aukerea; eta sarrerak erosteko bide desbardinak.

Egunean batez beste 607 pertsona sartzen dira Arriaga antzokiko webgunera. Danetara, 2007an, 221.593 bisita izan ziran, eta apurka-apurka gorantz egin dabe, webgunea sarean dagoanetik ikus daiteken moduan. 2006. eta 2007. urteen artean % 35 egin du gora antzokiaren webgunera egindako bisiten kopuruak (57.156 bisitari gehiago). Holan, 2003an, 67.712 bisita izan ziran; 2004an, 100.897; 2005ean, 144.936; 2006an, 164.437; eta 2007an, 221.593.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu