Elkar diskoetxeak Itoitzen antologia kaleratuko dau

Bizkaie! 2008-09-22 11:55   Musikea

Udagoiena eta musika-nobedadeak beti datoz eskutik oratuta. Oraingoan, Elkar diskoetxeak datozan asteotan atarako dituan diskoen barri emon deusku. Itoitzen antologia, Benito Lertxundiren lanen bildumatxua edota Pier Paul Berzaitzen lan barria dira nobedade batzuk.

Udagoiena eta musika-nobedadeak beti datoz eskutik oratuta. Oraingoan, Elkar diskoetxeak datozan asteotan atarako dituan diskoen barri emon deusku. Hona hemen.


Pier Paul Berzaitz: Arnaúd de Oihénart (1592-1667) Poèmes de jeunesse

Oraingo honetan, Pier Paulek Oihenart olerkariaren obra poetikoa musikau dau sokearen musikalidadean oinarrituta. 2002. urtean kaleratu eban diskoak arrakastea izan eban.

Aurkezpena: urriak 9, eguena.


Gu Gira

Euskal kantagintzearen hasieratik 1983. urtera bitarteko ibilbidea jasoten dauen diskoa da. Partehartzaileak: Mixel Labeguerie, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Julen Lekuona, Lurdes Iriondo, Antton Valverde, Estitxu, Imanol Larzabal, Txomin Artola, Gorka Knörr, Gontzal Mendibil eta Xeberri, Urko, Itoiz, Errobi, Ruper Ordorika, Niko Etxart, Pantxoa Carrere eta Peio Ospital, Oskarbi, Oskorri, Haizea, Iñaki Eizmendi...

Kanta guztietatik 15 ez dira CD euskarrian komerzializau. Columbia eta Kardantxa-Movieplay (orain Sony/BMG eta DRO/Warner) katalogoetatik Estitxu, Iñaki Eizmendi, Gorka Knörr eta Niko Etxart kantarien kantarik ospetsuenak jaso dira.

Aurkezpena: urriak 10, barikua.


Benito Lertxundi: Itsas ulu zolia

Disko barri bategaz jatorku Orioko abeslaria. Urriaren 16an jarriko da salgai Itsas ulu zolia bildumea. Hamar kantak osotzen dabe diskoa, Benito Lertxundiren klasiko bihurtzeko osogai guztiak dituana. Benitoren testuakaz batera, Olatz Zugasti, Jon Maia, Andoni Egaña eta Iñaki Azkuneren konposizinoak topau geinkez. Eta aukeratutako gaiak: itsasoa, bakea, berbearen balioa...


Itoitz: Antologia 1978-1988 CD-DVD

Aurtengo abenduan, ITOIZ taldearen lehenengo diskoaren (Lau Teilatu) 30. urteurrenaren harian, CD-DVD bat argitaratuko dau Elkarrek. Alde batetik, taldearen diskografian horrelakorik ez dagoala ikusita, diskoetxea CD bilduma bat (estudioko diskoetatik aukeratua) osotzen dago; hamazortzi kanta izango dira. Bestetik, taldearen irudiak, bideoklipak, telebistetan grabautako programak... jasoko dituan DVDa be argitaratuko dabe.

Aurkezpena: urriak 23, eguena


Oskarbi: Olentzero

1976. urtean Herri Gogoa diskoetxeak Gabonetako kantakaz kaleratutako diskoaren berrargitalpena da, beste lau kanta gehituta.

Aurkezpena: zemendiak 13, eguena

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu