EAEko 14 urtetik gorako Internet erabiltzaileak 908.700 izan dira 2008ko bigarren hiruhilekoan

Bizkaie! 2008-09-19 14:12

Euskal Autonomia Erkidegoko 14 urte edo gehiagoko Internet erabiltzaileak 908.700 izan dira 2008. urteko bigarren hiruhilekoan, hau da, edade horretako EAE osoko % 49,3. Beraz, 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean, % 4,1eko hazkundea izan da, Eustaten datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko 14 urte edo gehiagoko Internet erabiltzaileak 908.700 izan dira 2008. urteko bigarren hiruhilekoan, hau da, edade horretako EAE osoko % 49,3. Beraz, 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean, % 4,1eko hazkundea izan da, Eustaten datuen arabera.

Lurralde historikoka, Gipuzkoan igon da gehien erabiltzaile-kopurua, % 7,5 hain zuzen be, 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean; Internet erabiltzaileen ehunekoari jagokonez, lehenengo tokian jarri da, % 50,2gaz. Araban % 5 izan da hazkundea eta azken hiru hileetan % 49,7 izan da erabiltzaileen ehunekoa. Bizkaian % 1,9 izan da hazkundea eta 15 urte baino gehiagoko biztanleriaren % 48,7k erabili dau Internet epe horretan.

Edadearen arabera, 15-24 urte bitarteko gazteen % 91k erabili dau Internet azken hiru hileetan, 2007ko laugarren hiruhilekoan baino % 1,2 gitxiagok. Nabarmentzekoa da 55-64 urtekoen artean % 38 hazi dala erabiltzaileen kopurua.

Generoen arteko aldea % 6,2ra murriztu zan 2007ko laugarren hiruhilekoan, eta 2008ko bigarrenean % 7,1ra handitu da. Hamabost urte eta gehiagoko biztanleei jagokenez, Internet erabiltzaileak gizonezkoen % 53 dira eta emakumezkoen % 45,9.

Jarduerearen arabera, ikasleen arteko % 96,3k erabilten dau Internet; persona okupatuen artean, % 66,9k, eta ez-aktiboen eta lanbakoen artean % 16,7k. 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean hazkunderik handiena, % 9,8, ez-aktiboen eta lanbakoen artean izan da; okupatuen artean % 4,4 hazi da eta ikasleen artean %-1,9 jatsi.

Bestalde, etxetik bertatik egindako konekzinoak % 2,2 hazi dira; erabiltzaileen % 82k baino gehiagok etxetik egiten dau konekzinoa. Bestetik, % 1 murriztu dira ikasketa-zentrotik egindako konekzinoak eta % 3,7 beste lekuetatik (ziberkafeetatik, liburutegietatik) egindakoak.


Bostetik bat, euskeraz

Internet erabiltzaileen artean bostetik bat euskeraz dabil. Ingelesez nabigatzen daben erabiltzaileen portzentajea % 5,5 murriztu da, euskeraz nabigatzen dabenena % 2,5 hazi da eta gaztelaniaz nabigatzen dabenena % 3,6. Interneteko konekzinoen batez besteko iraupena 45,6 minutukoa izan da 2008ko bigarren hiruhilekoan. 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean, 4,5 minutu luzeagoa izan da.

Internet bidez erosi daben 14 urte baino gehiagoko personen kopuruak % 3,7ko jatsierea izan dau. 2008ko bigarren hiruhilekoan 24.100 persona gitxiagok erabili dabe Internet erosteko. Danetara, 215.300 izan dira sarearen bidez erosketaren bat egin dabenak.

Informazinoaren eta komunikazinoaren teknologien ekipamentuak gero eta gehiago dira EAEko familia-etxeetan. 2008ko bigarren hiruhilekoan, EAEko etxeetan % 57,1etan ordenagailua egoan; 2007ko laugarren hiruhilekoan baino % 3,6 gehiago, eta aurreko urteko hiruhileko berean baino % 7,5 gehiago.

Interneterako sarbideari jagokonez, 393.000 familia pasatxo dira, % 47,5, etxean zerbitzu hori dabenak. 2008ko lehenengo seihilekoan Interneteko konekzinoa 28.000 familia barri gehiagok (% 7,7) izan dabe; aurreko urteko hiruhileko berean baino % 13,5 gehiago. Era berean, Sarera sarbidea daben 14 urte baino gehiagoko biztanleen kopuruak gora egin dau 42.500 personagaz, hau da, % 2,3 puntuz igon da. Etxean Internet erabilteko aukerea daben personen kopurua miloetik gora joan da.

Familia-etxeetako % 88an eskuko telefonoren bat dago. Hamalau urte baino gehiagoko biztanleak kontuan hartuta, eskuko telefonoa daukien personen portzentajea % 92,7raino doa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu