Getxoko euskaltegiek 2008/2009 ikasturterako matrikulazino kanpaina barria aurkeztu dabe
2008-09-17 17:56 Euskerea berbagaiEra berean, beste urte batez, Getxoko Udalak 'Aisa' etorkinentzako hizkuntza-harrera ikastaroa eta 'Dendaketan' udalerriko dendariei zuzenduta bezeroei zerbitzua euskeraz emoten ikasteko ikastaroa jarri ditu martxan.
Getxoko Udal Euskaltegiak, Lauaxeta Euskaltegiak, J.A. Agirre Euskaltegiak, Bai&By-k eta Uztarri Euskaltegiak 2008-2009 ikasturterako matrikulazino kanpaina barria aurkeztu dabe. Era berean, beste urte batez, Getxoko Udalak 'Aisa' etorkinentzako hizkuntza-harrera ikastaroa eta 'Dendaketan' udalerriko dendariei zuzenduta bezeroei zerbitzua euskeraz emoten ikasteko ikastaroa jarri ditu martxan.
'Euskara zure auzoan dago. Matrikulatu' goiburuagaz, herri bizkaitarreko homologautako bost euskaltegiek, urtero legez, mueta desbardinetako ikastaroak, barnetegiak eta baita Interneten bidezko autoikaskuntza ikastaroak eskainiko ditue, Uztarri Euskaltegiak ezik, horrek 16 urtetik beherakoentzako hezkuntza eskaintzen baitau.
Matrikulazino epea irailean egongo da zabalik eta euskaltegi bakotxak bere ohiko hezkuntza-eskaintza egiteaz gan, aurten barritasun batzuk eukiko ditue, euskaltegietako zuzendariek aurkezpenean jakitera emon dabenez.
Holan, Udal Euskaltegiak EGA titulua dabenei zuzendutako ikastaroa eskainiko dau mailea hobetzeko; AEKren Lauaxeta Euskaltegiak Batxilergoko ikasleentzako ikastaro berezia eskainiko dau eta XVI. Korrika 2009ko apirilaren 3an Getxora ailegetan danerako hainbat ekitaldi antolatuko ditu Udal Euskara Zerbitzuaren laguntzinoagaz. Ganera, J.A. Agirre Euskaltegiak be eskaintza zabala dauka eta Uztarri Euskaltegiak 5 eta 16 urte artekoentzako urteko ikastaroak antolatuko ditu, batez be A eredukoei zuzendutakoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!