'Euskadiko Soinuak' programeak barriro parte hartuko dau Bartzelonako Vic herriko Musikearen Azokan
2008-09-17 11:23 MusikeaKataluniagaz hartu-emonak indartzeko, gaurtik domekara bitartean egingo dan Vic-eko Mercat de Musica Viva dalakoaren 20. edizinoan parte-hartze berezia izan gura dau 'Euskadiko Soinuak' programeak. Aurten, azokan stand propioa izateaz gan, lau euskal talderen zuzeneko kontzertuak be izango dira: Ken Zazpi, Kerobia, Samar eta Txatarreria Keaton.
Euskadin egiten dan musikea zabaltzera bideratuta dagoan 'Euskadiko Soinuak' programeak barriro parte hartuko dau Bartzelonako Vic herriko Musikearen Azokan. Musikearen sektoreko enpresa eta alkarteakaz alkarlanean, Eusko Jaurlaritzeak sustaturiko programeak hamaikatxu ekimen egin ditu Euskadiko musikearen industria sendotu eta atzerrian ezagutzera emoteko helburuagaz.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arabera, nazinoarteko musika-azoka profesionaletan parte-hartzea 'ezinbestekoa' da, eta ezin daiteke alde batera itxi Vic-eko azoka garrantzitsua. Ganera, martxan jarri barri dan kanpainan, 'Euskadiko Soinuak' egitasmoak inguruko merkaduakaz loturea eta musikarien trukaketa sendotzera bideratu gura ditu ahaleginak.
Kataluniagaz hartu-emonak indartzeko, gaurtik domekara bitartean egingo dan Vic-eko Mercat de Musica Viva dalakoaren 20. edizinoan parte-hartze berezia izan gura dau 'Euskadiko Soinuak' programeak. Aurten, azokan stand propioa izateaz gan, lau euskal talderen zuzeneko kontzertuak be izango dira: Ken Zazpi, Kerobia, Samar eta Txatarreria Keaton.
'Euskadiko Soinuak' stand-ean, musikearen arloko euskal enpresen promozinoko materiala banatuko da eta aurten, ganera, Euskal Herriko Diskoetxeen Elkarteak (EHDE) argitaratu barri dauen bere diskoetxeetako musikarien bilduma-diskoa be egongo da eskuragai.
EHDEz gan, EUPREL promotoreen alkartea be bertan izango da, baita sortu barri dan Kultura Live Euskadiko aretoen alkarteko ordezkari bat be. Ganera, Baga-Biga, Brixton Records, Gor diskak, Kap Produkzinoak eta Producciones Serranoren ordezkariek be parte hartuko dabe.
Ken Zazpi eta Samar taldeek zapatu honetan emongo dabe kontzertua Passeig Pep Ventura kaleko eszenatokian. Kerobia eta Txatarreria Keatonen ikuskizunak herriko areto desbardinetan izango dira bihar, eguena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!