GOR diskoetxearen nobedadeak udagoienerako eta negurako

Bizkaie! 2008-09-19 11:48   Musikea

Laurobaren lehenengo diskoa, Hesian taldearen bigarrena eta Zura talde erabarrituan, Xabi Strubellen proiektu barria dakarz Gor diskoetxe nafarrak.

LAUROBA: 'Gauari Gauarekin'. Lauroba Donostiko talde gazte bat da, bi urte daroez Gipuzkoako uriburuko lokaletan euren musikea eskaintzen. Gor diskoetxearen aurtengo Gorakada 10 diskan 'Ez nintzen irten behar' abestia kaleratu ostean, orain euren lehenengo CDa editau dabe, 'Gauari Gauareki'n. Lanak hamalau abesti ditu eta Karlos Txap Osinagak (Lisabö) grabau dau. Poprock arloan, maisulan txikiak sortzeko erraztasunak euskal rockaren promesarik sendoena izatera eroan ditu.


HESIAN: 'Herriaren Oihua'. Zortzi musikarik osotutako talde gaztea da. Nafarroako Sakanatik datoz, Etxarri-Aranaztik, hain zuzen. Euren ahoz-ahozko arrakasteak Euskal Herri osoko kontzertu txiki andana batean egotera eroan ditu. Aurtengo Gorakada 10 diskan 'Hau dena aldatzera doa' abestia kaleratu ostean, urrian taldeak bere bigarren diskoa editauko dau. Lanak hamahiru abesti ditu eta Alberto Porresek grabau ditu Iruñeko K Estudioetan. Euren estilo anitzaren barruan punk azkarra, haizeak, melodia lirikoak eta mozketa kañeroenak nahasten dira, era horretara, talde barrien egarriz dagoan belaunaldi barri baten atentzinoa eurakana bideratu dabelarik.


ZURA: 'Kiribil'. Hondarribiko gitarra-jotzailea dan Xabi Strubellek DUT edota Anari lako taldeakaz batera jo izan dau, eta orain bere proiektu barria aurkeztuko dau, ZURA. Bertan tradizinorik rockeroenak eta funkyenak brasildar samba eta bossagaz bat egiten dabe. Oro har, armonia eta erritmoak brasildar kutsukoak dira eta euskerea diskoko hizkuntza nagusia da. Beraz, diskoaren edukin nagusia estilo-ñabardura anitzez freskatutako bossa bat da.

Zura taldearen diskoa, 'Kiribil', euskeraz eginiko bossanova diskoa da, bossa barritzaile bat, tradizino desbardinetatik edaten dauena.

Gaur egun Zura Xabi Strubellek (gitarra eta ahotsa), Nerea Olaxak (ahotsa) eta Diego Garciak (bateria) osotzen dabe, zuzenekoetan Gorka Sesmak (Kashbad taldeko gitarra-jotzaile ohia) eta Hans-ek parte hartzen dabe. Diskoan ospe handiko euskal musikari batzuk parte hartu dabe: Eñaut Elorrietak (Ken Zazpi), Inesek (Gose), Anarik eta Sorkunek. Sabina Leonek be, Suizako Wemean taldeko kideak be parte hartu dau.

GOR diskoetxeak CD hau editau dau parte-hartzaileen kalidadea eta proiektuko musikearen originaltasuna kontuan hartuz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu