Donostia izarrez bete da

Bizkaie! 2008-09-18 11:00   Barriak

Richard Eyrek zuzendutako 'The Other Man' filmak emongo deutso hasierea gaur goizean Zinemaldiari. Aurten, alfonbra fuxiaren ganean hainbat izarrek egingo dabe distira. Richard Eyre bera eta Antonio Banderas izango dira lehenengoak.

Richard Eyrek zuzendutako The Other Man filmak emongo deutso hasierea gaur goizean Zinemaldiari. Filma Oskar Schlink idazlearen nobela batean dago oinarrituta. Aktore talde bikain batez osotuta dago: Liam Neeson, Laura Linney eta aurten Donostia Saria jasoko dauen Antonio Banderas. Sail Ofizialaren barruan eskainiko da filma, lehiaketatik kanpo. Zinemaldia zarratuko dauen filmean -lehiaketatik kanpo hau be- be beste hiru maitale dira protagonistak, baina kasu honetan filmaren ardatza ez da maitasuna izango, krimena baino. Umore ikutua dauka Rian Johnsonek zuzendutako The 'Bloom Brothers' filmak eta aktore nagusiak Adrien Brody, Rachel Weisz eta Mark Ruffalo dira.

Aurten, alfonbra fuxiaren ganean hainbat izarrek egingo dabe distira. Richard Eyre eta Antonio Banderas izango dira lehenengoak. Ostean, Woody Allen, Javier Bardem eta Rebecca Hall etorriko dira. Gipuzkoako uriburura etorriko diran zinema munduko beste personaia ezagunak Michael Winterbottom, John Malkovich, Louis Garrel, Mathieu Kassovitz edo Paul Thomas Anderson dira, besteak beste. Oscar sarietarako izentapen gehien jaso dituan Meryl Streep aktoreak bihar zortzi jasoko dau Donostia Saria. Banderasek, barriz, bihar.


Euskal Zinemaren Eguna

Eguaztenean, irailak 24, euskal zinemagintzea izango da Zinemaldiko protagonista nagusia. Lau film estreinauko ditue. Horreetako bi dokumentalak dira eta beste biak fikzinozko filmak. Lehenengoen artean, Lourdes Buñuelosen 'Vivir con las botas puestas' eta Juan Miguel Gutierrezen 'Motema na ngai' daude. Fikzinozkoak Gorka Merchanen 'La casa de mi padre' eta Pavel Girouden 'Omerta' dira.

Lau estreinaldi horreez gan, beste zazpi film luze be emongo ditue zinema areto berean, Informatiboa izeneko atalean.

Eguna amaitzeko, gala bat izango da Maria Cristina hotelean. Bertan, sari bi emongo ditue. Ibaia saria 1968an 'Ama Lur' filma produzidu ebenek jasoko dabe: Fernando Larrukert eta Nestor Basterretxeak. Era berean, Amalur saria ibilbide luzea izan dauen persona bati emoten jako eta aurten Marivi Bilbaok jasoko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu