Bilboz gozetan ikasteko aukerea Deustuko Unibersidadean

Bizkaie! 2008-09-18 11:35

'Arteak gozatu' programea OLBE, BOS, Arte Ederren Museoa, Guggenheim Museoa eta Arriaga Antzokiagaz alkarlanean egingo da eta publikoa denporaldiko opera, antzezlan, kontzertu eta erakusketetarako preparetea dau helburu.

Deustuko Unibersidadean egingo diran ikastaro barriek publikoa Bilboko eskaintza kulturalaz gehiago gozetako preparetea dabe helburu.

Deustuko Unibersidadeko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak Bilboko eskaintza kulturalaren gozamena bultzatzera diseinautako ikastaro sorta jarri barri dau martxan. 'Arteak gozatu' programea OLBE, BOS, Arte Ederren Museoa, Guggenheim Museoa eta Arriaga Antzokiagaz alkarlanean egingo da eta publikoa denporaldiko opera, antzezlan, kontzertu eta erakusketetarako preparetea dau helburu.

Ikastaroak Deustuko Unibersidadean egingo dira eta museo eta galeria desbardinetara bisitaldiak hartuko ditu bere baitan. 2008-2009 denporaldiko Bilboko kultur programazinoaren inguruan preparau dira eta espezializautako irakasleek parte hartuko dabe bertan.

'Arteak gozatu' programea sei modulutan egituratuta dago: Literatureagaz topaketak; Antzerkia; Erakusketa handiak; Operea; Musika sinfonikoa; eta Artea galerietan. Ikastaroak irailaren 30ean hasi eta maiatza amaieran amaituko dira.

Ikastaroak irailaren 30ean hasi eta maiatzaren amaieran amaituko dira.


Informazino gehiagorako:

Aisiazko Ikaskuntzen Institutua
Tel.: 94 413 90 75 (Itziar Zubieta)
ocio@ocio.deusto.es
www.ocio.deusto.es

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu