Getxoarte 2008 Arte Sortu Barrien Azokan izena emoteko epea urriaren 17ra arte egongo da zabalik
2008-09-17 18:46 KultureaGetxoartek garatze bidean dagozan artistei euren lanak jentaurrean erakusteko aukerea emon gura deutse eta, aldi berean, aretoa artista gazteen topaleku bihurtu. Ekitaldian parte hartu gura daben artista gazteek Getxoko Kultur Etxeko areto guztietan eta www.getxo.net webgunean izango ditue eskuragarri parte hartzeko oinarriak eta baldintzak.
Bariku honetan zabalduko dabe Getxoko Kultur Etxeak antolatzen dauen Getxoarte 2008 Arte Sortu Barrien Azokan izena emateko epea. Ekitaldian parte hartu gura daben artista gazteek Getxoko Kultur Etxeko areto guztietan eta www.getxo.net webgunean izango ditue eskuragarri parte hartzeko oinarriak eta baldintzak. Ganera, 94 431 92 80 eta 94 491 40 80 telefono zenbakien bidez informazinoa eska daiteke. Izena emoteko epea datorren urriaren 17ra arte egongo da zabalik.
Arte garaikidean adituak diran hainbat kidek osatutako epaimahaiak egingo dau 54 artista onenen aukeraketea eta horreen izenak urriaren azken astean jakinarazoko dira. Gero, sortzaile horreek euren lanak erakutsiko ditue, abenduaren 5etik 8ra, Areetako Geltokiko Plazan egongo dan 2.500 metro koadroko karpan.
Getxoartek garatze bidean dagozan artistei euren lanak jentaurrean erakusteko aukerea emon gura deutse eta, aldi berean, aretoa artista gazteen topaleku bihurtu. Horrezaz ganera, Getxoartek arte plastikoen garapena sustatu gura dau, baita produkzino sortzailea be. Antolatzaileen esanetan, danetariko proiektuak eta kode artistiko barriak topetea da helburua, horreek izango dira-eta etorkizunaren oinarri.
Getxoarten parte hartu gura dabenek 35 urtetik beherakoak edo adin hori 2008 urtean beteak izan behar dabe, Euskal Herrian jaioak, administrazio-egoitza berton daukienak edo berton ikasten dagozanak.
Azkenik, Getxoartek katalogo zabala argitaratuko dau parte hartzen daben artista guztien lanen barri emoteko eta lan artistikoak jentartean zabaltzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!