Eusko Jaurlaritzeak eta HAEEk 605.000 euro erabiliko dabe Euskalterm euskerearen terminologi datutegia eguneratzeko
2008-09-17 12:47 Euskerea berbagaiOnartutako hitzarmenaren helburua, Euskalterm terminologi banku publikoa eguneratzeko eta egin beharreko lanak kontratetako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta HAEEren artean indarrean dan lankidetza hitzarmena garatzea da.
Kultura sailburuak eta Ogasun eta Herri Administrazinoko sailburuak aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta Herri Arduralaritzearen Euskal Erakundeak (HAEEk) Euskalterm euskerearen terminologi datutegi publikoa eguneratzeko eta egin beharreko lan gehigarriak kontratetako euren arteko hitzarmena izenpetzeko baimena emon dau.
Hizkuntza Politikarako Saiburuordetzeak eta Herri Ardularitzearen Euskal Erakundeak Euskalterm bankuaren etenbako eguneratzea lan kontratu baten bitartez egiten dabe eta onartu barri diran lanetarako 605.112 euro erabiliko dira; dirutza horretatik % 70 Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak jarriko dau eta beste % 30 Herri Arduralaritzearen Euskal Erakundeak.
Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiak, corpus-plangintzeari eta euskerearen kalidadeari jagokenez, datozen urteetarako terminologia-lanaren plangintza egitea agintzen dau. Plangintzearen ardatzetako bat erabilera publikoko terminologi bankua sortzea zan eta, hori dala eta, Eusko Jaurlaritzeak eta UZEIk 2001eko garagarrilaren 13an Euskalterm bankuaren lagapen-kontratua izenpetu eben. Kontratu horretan oinarrituta, Euskalterm datutegia guztiz publikoa da eta Eusko Jaurlaritzeak bankua eguneratzeko, elikatzeko, eraldatzeko eta zabaltzeko eskubideak ditu.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta Herri Arduralaritzearen Euskal Erakundeak alkarlanean hartu eben bere gan euskerearen terminologi datutegiaren etenbako eguneratze eta elikatzea, metodologia eta erispide jakin batzuen arabera (Euskerearen Aholku Batzordearen Terminologi Batzordeak onartutakoak eta HAEEk terminologia juridiko-administratiboaren gainean erabagitakoa hain zuzen); eta, bestetik, euskerearen terminologia datutegia erabiltzaileen esku kontsultagai jartea eta doban eskaintzea Interneten bidez.
Beraz, onartutako hitzarmenaren helburua, Euskalterm terminologi banku publikoa eguneratzeko eta egin beharreko lanak kontratetako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta HAEEren artean indarrean dan lankidetza hitzarmena garatzea da. Hitzarmen honen bitartez egindako lanak erabiltzaileen esku izango dira, egun pasetan dan legez, www.euskadi.net/euskara webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!