Bilboko Udalak perretxikoak identifiketako zerbitzua eskainiko dau

Bizkaie! 2008-09-16 19:01

2007ko datuen arabera, Osasun eta Kontsumo Sailaren Perretxikoak Identifiketako Zerbitzuak 1.503 kontsulta izan zituan, hau da, aurreko urtean baino % 31,4 gehiago.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, honezkero ohikoa bihurtu danez, perretxikoak ezagutzeko zerbitzu publikoa emongo dau. Aurten bromatologia-azterketea Elikagaien Segurtasun eta Zoonosi Sailean egingo da. Astelehenetan 9:00etatik 12:00etara eta martitzenean 9:00etatik 11:00etara eskainiko da zerbitzua, gaurtik, irailak 17, 2009ko zemendiaren 30era.

Antolatzaileen arabera, zerbitzuaren balorazino orokorra erabiltzaileei 'segurtasun handia' emoten deutsela da. Ondorio horretara heltzeko itxarote-denporea, persona bakotxari eskainitako denporea, azalpenaren argitasuna, informazino-kopurua, jasotako tratua eta personalaren prestakuntzea hartu dira kontuan, besteak beste.

2007ko datuen arabera, Osasun eta Kontsumo Sailaren Perretxikoak Identifiketako Zerbitzuak 1.503 kontsulta izan zituan, hau da, aurreko urtean baino % 31,4 gehiago. Gainera, udal zerbitzuaren erabiltzaileen zenbatekoak be gorantz egin eban, pasa dan urtean 512 personek eskatu eben eta informazinoa.

Kontsultautako espezieei jagokenez, emoitzek perretxikoen % 65,4 jateko modukoak, % 26,6 jateko txarrak eta % 8 toxikoak zirala erakusten dabe. Zerbitzuaren erabiltzaile gehienak 61 urtetik gorako gizonezkoak dira (% 76) eta erabilten daben emakumezkoen batez besteko edadea 49 urtekoa da.


Gomendioak

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak batutako espezie bakotxeko ale batzuk (lurpetik oina osorik eta moztu barik atara) eta nahastau barik eroatea gomendatzen dau. Horrezaz gan, ale garatuak eta osasuntsuak (harrak jo bakoak) eta ahal izan ezkero, perretxikoak jaso dituan personea joango da, habitatari eta abarri buruzko datuak emon ahal izateko.

Kontuan izan beharreko beste gai bat perretxikoak jaso eta ahalik eta azkarren (bi egun beranduago, asko jota) kontsultau eta aleak plastikozko poltsetatik kanpo, hozkailuaren behealdean ahalik eta zabalduen, trapu garbi eta siku batez estalduak, gorde behar dirala da. Identifikau aurretik aleak ez dira ez garbitu ez izoztu behar, beren usaina eta aromea neurri batean galtzen dabelako; era berean, ez dira perretxiko mueta desbardinak ontzi berean nahastau behar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu